Hiri-egitura eta Hirigintza: Kontzeptu Gakoak

Geografia2,48 KB

Hiri-egitura eta Hirigintza

1. Hiri-zonalde nagusiak

  • Alde Zaharra: Hiri baten jatorrizko zatia, historian zehar garatua. Espainian, antzinako egiturak dituzte (Merida, Lugo, Tarragona) edo Erdi Arotik XVIII. mendera bitartekoak (Bilbo, Donostia).
  • Zabalgunea: XIX. mendeko azken laurdenetik XX. mendeko erdialdera eraikitako zonaldea, alde historikoaren inguruan. Kuadrikula bidez antolatua, industrializazioaren ondorioz sortua eta burgesiari lotua (adibidez, Bilbo, Bartzelona eta Madril).
  • CBD (Central Business District): Hiriaren erdialdean kokatutako gunea, finantza, zerbitzu eta merkataritza-funtzioak betetzen dituena. Bertan daude banketxe nagusiak, bulegoak eta denda garrantzitsuenak (adibidez, Bilboko Gran Via, Madrilgo Castellana edo Bartzelonako Diagonal).

2. Hiri-hierarkia eta Metropoliak

  • Hiri-hierarkia: Hirien arteko sailkapena, biztanle kopuruaren, funtzioen eta elkarrekiko harremanen arabera. Espainian: estatu-mailako metropoliak, lurralde-metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak.
  • Ingurune metropolitarra: Hiri handi baten inguruan eratzen den hiri-sarea (adibidez, Bilbo eta bere itsasadarreko udalerriak, Madril edo Bartzelona).
  • Hirikidetza: Metropoli edo hiri handiek osatzen duten hiri-sare zabala. Espainian, Mediterraneoko kostaldean nabarmentzen da, Bartzelonatik Valentziara bitartean.

3. Hiri-hazkundea eta Mugikortasuna

  • Urbanizazio barreiatua edo ez-burutua: Hirien inguruan azken hamarkadetan zabaldutako eremuak, lehen sektoreko jarduerekin nahasten direnak. Familia bakarreko etxebizitzak dira nagusi, eta sarritan ekipamendu-gabezia izaten dute (osasuna, hezkuntza, garraioa). Adibidez, Malagako kostaldea.
  • Pendulu-mugimenduak: Lan edo ikasketa arrazoiengatik egunero egiten diren joan-etorriak (etxetik lanera edo ikasketa-zentrora eta bueltan).

4. Hiri-plangintza

Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (HAPO): Hiria ikuspuntu guztietatik antolatzen duen dokumentu teknikoa. Planoen bidez, eremu bakoitzean egin daitezkeen ekintzak zehazten dira:

  • Lur-motak: Eraikigarriak edo babestuak.
  • Jarduera-motak: Lehen, bigarren edo hirugarren sektorekoak.
  • Azpiegiturak: Elektrizitatea, ur-hornikuntza, errepideak, saneamendua eta gasa.

Deskargatu

PDF Word HTML