Energia-motak eta iturriak: Gida osoa
Energiaren definizioa
Energia sistema material batek bere barruan edo beste sistema batean aldaketak sortzeko duen gaitasuna da.
Energia motak
- Barne energia: Gorputzek, beren molekulen edo atomoen higiduraren ondorioz duten energia da. Gorputzak atomoz osaturik daude eta mugimendu txikiak egiten dituzte.
- Energia kimikoa: Konposatu kimikoen energia da eta erreakzio kimikoetan agertzen da.
- Energia nuklearra: Atomoen nukleoetatik lortzen da:
- Fusio nuklearra: Atomo bien nukleoak elkartzen dira. Izarretan sortzen da.
- Fisio nuklearra: Elementu kimiko batzuen nukleo atomikoen zatiketatik sortzen da.
- Energia elektromagnetikoa: Uhinen bitartez barreiatzen da.
- Energia elektrikoa: Elektrizitatez kargatutako partikulak noranzko berean mugitzen direnean agertzen