Fisio eta Fusio Nuklearra: Masa-galera eta Energia
Fisio Nuklearra
Masa-galera eta energia:
A+B → C+D
(mA+mB) > (mC+mD) Δm = (mA+mB) - (mC+mD)
Galtzen den masa hori energia bihurtzen da eta Einsteinen ekuazioaren bitartez kalkulatzen da: E = Δm · c2
Lotura-energia
Nukleoa neutroiz eta protoiz osatuta dago. Nukleoa bere nukleoietan desintegratu nahi badugu, energia eman behar zaio. Alderantziz, nukleo bat osatzean, energia kantitate bat askatzen da. Lotura-energia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta egonkorragoa da nukleoa.
Lotura-energia masa-defektuarekin dago erlazionatuta. Nukleo baten masa beti da nukleoa osatzen duten protoien eta neutroien masen batura baino txikiagoa:
Δm = (Z protoien masa + neutroien masa) - nukleoaren masa
Galtzen den masa hori, Einsteinen erlazio erlatibistaren...