Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea: Azalpen Osoa

Fisika2,35 KB

Sarrera

Gorputzek lurrera erortzeko duten joera edota planeta eta sateliteek zentro baten inguruan biraka ibiltzeko joera hori azal dezakeen legea enuntziatu zuen Newtonek XVII. mendean. Lege horrek masa duten edozein bi gorputzen artean batak besteari egiten dion indarra adierazten du.

Enuntziatua

Bi masa puntualek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala eta beren arteko distantziaren berbidurarekiko alderantziz proportzionala den indar batez.

Marrazkia

Indar grabitatorioa masa duten edozein bi partikulen arteko indarra da, edozein dela ere masa bakoitzaren tamaina edo duen forma.

Indar grabitatorioen ezaugarriak

  • Urruneko indarrak: Indar grabitatorioak distantziara egindako indarrak dira, hau da, urrunera
...
Jarraitu irakurtzen "Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea: Azalpen Osoa" »

Grabitatearen Legea eta Eremu Grabitazionala: Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika3,79 KB

Newtonen Grabitazio Legea (GUL)

Newtonen Grabitazio Lege unibertsalak (GUL) bi masen arteko erakarpen-indarraren balioa adierazten du. Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute.

Formula orokorra:

$$F = G \frac{m_1 m_2}{r^2} \mathbf{u}$$

  • F: Grabitazio-indarra.
  • G: Grabitazio-konstante unibertsala ($6.67 \times 10^{-11} \text{ Nm}^2\text{kg}^{-2}$).
  • u: Bi partikulak biltzen dituen zuzenaren norabideko bektore unitarioa, 1etik 2rako norazkoa duena.

Grabitazio-indarraren Ezaugarriak

  1. Norabidea: Indar bektorearen norabidea bi masak elkartzen dituen zuzena da, baina aurkako noranzkoak ditu (elkar erakartzen dute).
  2. Distantziarekiko mendekotasuna: Indarra alderantziz proportzionala da distantziaren karratuarekiko (zenbat eta handiago distanztia, orduan
...
Jarraitu irakurtzen "Grabitatearen Legea eta Eremu Grabitazionala: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Bi korronte paraleloen indar magnetikoa eta Ampere unitatea

Fisika3,25 KB

Bi korronte paraleloen arteko indar magnetikoa

Ampèrek aztertu zituen bi korronte paraleloren arteko indar magnetikoak. Konturatu zenenez, korronte elektrikoek noranzko berekoa badute, hariek elkar erakartzen dute; korronteak aurkako noranzkokoak direnean, aldiz, elkar bultzatu egiten dute. Horietako korronte batek beste korronteak sortutako eremu magnetikoaren barnean dagoenez —eremu magnetikoa karga higikorrek sortzen dute—, indar magnetikoa jasango du (eremu magnetikoaren eragina, hau da, indar magnetikoa, karga higikorrek jasaten dute). Demagun eroaleen luzera, l, beren arteko distantzia, d, baino askoz handiagoa dela: kasu horretan korronte mugagabeen kasuan lorturiko emaitzak erabil ditzakegu. Horrela, bada, 1. eroaleak d distantziara...

Jarraitu irakurtzen "Bi korronte paraleloen indar magnetikoa eta Ampere unitatea" »

Uhinak: definizioa, motak eta magnitudeak

Fisika2,65 KB

Sarrera

Sarrera Uhin-higidura energia-transmisioaren era bat da, nolabaiteko perturbazio baten bidez burutua, baina materiaren garraio netorik gabe. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

Uhin motak (bi sailkapen)

Ingurunearekiko menpekotasuna

  • Uhin mekanikoak: Izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean gertatzen da, uhinaren energia mekanikoa transmitituz. Adibidez: soka bat.
  • Uhin elektromagnetikoak: Energia elektromagnetikoaren transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe. Era horretakoak dira erradiazio elektromagnetiko guztiak (argia, X izpiak...).

Uhinen hedapen-norabidea (partikulen mugimenduarekiko)

  • Zeharkako uhinak: Uhina zeharkakoa
...
Jarraitu irakurtzen "Uhinak: definizioa, motak eta magnitudeak" »

Fisikako Oinarriak: Karga Elektrikoa, Magnetismoa eta Kepler

Fisika5,83 KB

Karga Elektrikoa eta Elektrizazioa

Materia atomoek osatzen dute, eta hauek partikula ezberdinez (protoiak eta elektroiak, besteak beste) osatuta daude. Protoiek eta elektroiek karga elektrikoa deritzon propietatea dute. Orokorrean, gorputz batek protoi eta elektroi kopuru berdina duela eta neutroa dela esaten da. Baina edozein prozesu fisiko edo kimikoren bitartez gorputz baten protoi eta elektroi kopurua desorekatzen bada, karga elektrikoa sortzen da. Gorputz batean elektroien faltak karga positiboa sortzen du, eta soberakinak karga negatiboa. Karga elektriko bat sortzeko prozesuari elektrizazioa deritzo. Unibertso osoko karga elektrikoa kontserbatzen da. Gainera, karga elektrikoa kuantifikatuta dago; beti izango da elektroiaren kargaren multiplo...

Jarraitu irakurtzen "Fisikako Oinarriak: Karga Elektrikoa, Magnetismoa eta Kepler" »

Faraday-ren eta Lenz-en Legeak: Indukzio Elektromagnetikoa

Fisika5,4 KB

Faraday-ren eta Lenz-en legea: Indukzio elektromagnetikoa

Indukzio elektromagnetikoak eremu magnetiko baten bidez korronte elektrikoa sortzea ahalbidetzen du. Prozesu honen oinarriak Faraday-ren esperimentuetan eta fluxu magnetikoaren aldakuntzan datza.

Faraday-ren saiakuntzak

Michael Faraday zientzialariak frogatu zuen eremu magnetiko batetik korronte elektrikoa induzi daitekeela. Hona hemen egindako saiakuntzak:

1. Saiakuntza: Espira eta galbanometroa

Galbanometroa (korrontearen intentsitatea neurtzeko tresna) espira bati lotzen zaio:

  • Imanaren mugimendua: Imana mugitzean korrontea sortzen da; gelditzean, korrontea eten egiten da. Intentsitatea imanaren abiaduraren araberakoa da.
  • Noranzkoa: Ipar poloa hurbiltzean edo hego poloa urruntzean, korronteak
...
Jarraitu irakurtzen "Faraday-ren eta Lenz-en Legeak: Indukzio Elektromagnetikoa" »

Prozesu Erradioaktiboak eta Desintegrazio Nuklearra

Fisika2,35 KB

Prozesu erradioaktiboen abiadura

Isotopo baten nukleo atomikoak ezegonkorrak direnean (erradioaktiboak), nukleo horiek alfa, beta edo gama erradiazioa igortzen dute, beste nukleo desberdinetan bilakatuz. Bilakaera fenomeno honi desintegrazioa deritzo.

Desintegrazio erradioaktiboa ausazko prozesua da eta lege estatistikoen menpe dago. Substantzia batek denbora-unitatean buruturiko igorpen erradioaktiboen kopuruari aktibitatea (A) edo desintegrazio-abiadura deritzo. SI sisteman, becquerel (Bq) unitatea erabiltzen da.

Desintegrazio-abiadura desintegratu gabe dauden nukleoen kopuruaren proportzionala da eta nukleoen izaeraren menpekoa da: A = -dN/dt = λ·N

Igorpen erradioaktiboaren legea

Aurreko ekuazioa integratuz, igorpen erradioaktiboaren legea...

Jarraitu irakurtzen "Prozesu Erradioaktiboak eta Desintegrazio Nuklearra" »

Magnitudeak eta Nazioarteko Unitate Sistema (SI)

Fisika4,41 KB

Magnitudea: Definizioa eta Ezaugarriak

Magnitude deritzogu materiak edo materiak jasaten dituen aldaketek dituzten eta neur daitezkeen ezaugarriei, hots, zenbaki batekin eta unitate batekin adieraz daitezkeenei.

Beste modu batean azalduta:

Magnitudea neur daitekeen edozein ezaugarri da.

Objektu bat deskribatzeko aukera bat haren ezaugarriren bat aipatzea da, kolorea, forma edo gogortasuna, adibidez. Halakoetan haren ezaugarri edo adjektibo bat erabiltzen da (gorria den, biribila, biguna, etab.).

Badira ordea propietate fisiko jakin batzuk deskribatuak izateko zenbaki edo kopuru bat behar dutenak. Propietate hauek magnitudeak dira.

Magnitudeak dira masa eta tenperatura, adibidez. Gorputz baten masa 60 kg eta tenperatura 30ºC dela esan dezakegu.

Neurketaren

...
Jarraitu irakurtzen "Magnitudeak eta Nazioarteko Unitate Sistema (SI)" »

Uhin geldikorrak: kontzeptua, propietateak eta harmonikoak

Fisika2,61 KB

Zer dira uhin geldikorrak?

Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze. Uhin-higidura ingurune mugatuetan (hodi itxi batean edo muturrean finkaturiko soka batean) hedatzean sortzen dira, ingurunearen muturretan gertatzen diren islapenen ondorioz.

Islapena gertatzean, islatutako uhinak jatorrizkoaren maiztasun eta anplitude berdinak ditu; biak gainezartzean sortzen da uhin geldikorra. Uhin geldikorrak, beraz, uhin-interferentziaren kasu partikular bat dira.

Ezaugarri nagusiak

Uhin geldikorrek ez dute energia hedatzen; horregatik, esan ohi da ez direla uhinak, zentzu hertsian esanda. Uhin mekanikoetan zein elektromagnetikoetan ager

...

Jarraitu irakurtzen "Uhin geldikorrak: kontzeptua, propietateak eta harmonikoak" »

Uhin Higidura: Mota, Ekuazioa eta Magnitudeak

Fisika3,39 KB

Sarrera

Uhin-higidura energiaren transmisio-era bat da, nolabaiteko perturbazio motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

Uhin Motak

Sailkapen bat egin dezakegu, hedatzeko orduan ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera:

  • Uhin Mekanikoak

    Ingurune material elastiko bat behar dute hedatzeko eta energia mekanikoa garraiatzen dute. Adibideak: soka batean eratzen direnak, likidoen gainazalekoak eta soinua.

  • Uhin Elektromagnetikoak

    Energia elektromagnetikoa garraiatzen dute transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren hedapenaren bidez, ingurune materialaren premiarik gabe. Era horretakoak dira erradiazio elektromagnetiko guztiak (argia, X

...
Jarraitu irakurtzen "Uhin Higidura: Mota, Ekuazioa eta Magnitudeak" »