Atomoaren Egitura eta Espektro Atomikoak
Espektro Atomikoak
Lagina kitzikatu egiten da eta erradiazioa igortzen du. Erradiazioak zuloa eta prisma zeharkatzen ditu. Azkenean, erradiazioa bere osagaietan banatzen da, eta hauek argazki-plaka batean erregistratzen dira.
Elementu bakoitzak bere espektroa du. Igorpen-espektroez gain, xurgapen-espektroak ere badituzte. Xurgapen-espektroetan marra beltzak agertzen diren leku berberetan, igorpen-espektroetan koloretako marrak agertuko dira.
Hidrogenoaren Espektro-Serieak
Hidrogenoaren (H) espektroa aztertzean frogatutako serieak:
- Zonalde ikusgaian: Balmerren seriea.
- Zonalde ultramorean: Lyman-en seriea.
- Zonalde infragorrian: Paschen, Brackett eta Pfund-en serieak.
Serie hauetan agertzen diren espektro-lerroen azalpena Rydberg-en ekuazioak ematen du:...