Optika eta Akustika: Ispiluak, Lenteak eta Soinuaren Ezaugarriak
Ispiluak argi izpiak islatzen dituzten gainazalak dira. Islatzean, izpiak jatorrizko ingurunera itzultzen dira. Ispiluak azal leun eta distiratsuak dira, eta argi izpiak xurgatzeko gaitasun gutxi dute. Proiekzio hitzak, sistema optiko baten bidez lortutako irudiak nolakoa izan behar duen azaltzen digu; izan ere, irudi bat proiektatzeko, honek erreala izan behar du. Isladapenaren ezaugarriak ondorengoak dira:
- Izpiek ez dute ingurune aldaketarik jasan behar.
- Energiaren hedapena abiadura konstantean garatzen da, bai joanean, bai itzuleran.
- Eraso angelua eta isladatze angeluak berdinak eta kontrakoak izatea da isladapenaren oinarrizko legea.
Begiaren Akatsak eta Lente Mota Ezberdinak
Miopia
Begi miopiko batean, urruneko puntua begi emetropean baino hurbilago...