Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak eta Funtzionamendua

Fisika2,14 KB

Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak

  • Gorputza

    Kamera iluna da funtsean. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko baten bidez, xafla hori kitzikaturik edo inprimaturik geratzen da.

  • Objektiboa

    Objektuek islatutako argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenean, lente konbergente bakarra da.

    Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera da objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia. Tarte horren barneko gorputz guztiak fokaturik daude aldi berean filmean.

  • Bisorea

    Horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi

...

Jarraitu irakurtzen "Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Coulomb-en Legea, Eremu Elektrikoa eta Giza Begiaren Optika

Fisika2,54 KB

Coulomb-en Legea

Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.

Indar elektrikoaren ezaugarriak

  • Norabidea: Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da; aurkako zeinua badute, orduan, elkar erakarriko dute.
  • Ingurunea: Distantziarako indarrak dira eta, beraz, ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
  • Akzio-erreakzioa: Beti binaka agertzen dira, akzio-erreakzio printzipioa jarraitzen duten indarrak baitira; hau da, modulu eta norabide berdineko indarrak dira, baina elkarren aurkako noranzkoa dute.
...
Jarraitu irakurtzen "Coulomb-en Legea, Eremu Elektrikoa eta Giza Begiaren Optika" »

Fisio Nuklearra, Fusioa eta Indukzio Elektromagnetikoa

Fisika3,02 KB

Fisio Nuklearra: Oinarriak eta Kate Erreakzioa

Nukleo atomiko batzuk zatitzean energia handia askatzen da. Prozesua pizteko aktibazio energia behar da. Hori lortzeko, nukleo ezegonkorra neutroi geldo batez bonbardatzen da.

Hemen neutroiak askatzen dira, eta hauek beste atomo batzuk desintegrarazten dituzte, kate erreakzioa sortuz. Kate erreakzioa kontrolatzen ez bada, leherketa gertatzen da.

Indar nuklear bortitzak aldarapen elektrostatikoa gainditzen du, protoiak eta neutroiak loturik mantenduz. Nukleo atomiko bat apurtzeko, lotura energia gainditu behar da. Lotura energia (E=mc2).

Fusio Nuklearra: Eguzkiaren Energia

Fusioa Eguzkian gertatzen da. Bi nukleo txiki elkartzean (masaren zati bat energia bihurtzen da).

Aktibazio energia behar da, aldarapen...

Jarraitu irakurtzen "Fisio Nuklearra, Fusioa eta Indukzio Elektromagnetikoa" »

Fisika Oinarrizko Kontzeptuak: Uhinak eta Elektromagnetismoa

Fisika2,49 KB

eremu elektrikoa: puntu bakoitzean adierazten du zer nolako indarra jasango lukeen coulomb bateko karga positibo batek puntu horrentan kokatuko bagenu. Beraz, bektoriala da. diafrakzioa: gerta dandin, uhinaren bidean uhin-luzeraren antzeko tamainako oztopo bat jarri behar da, edo tamaina horretako zirrikitu batetik pasatu behar da. polarizazioa: uhina linealki polarizatuta dago baldin bibrazioa beti hedapen-norabidearekiko perpendikularra den lerro zuzenaren norabide berean gertatzen bada. polarizazioa soilik da zeharkako uhinen propietate bereizgarria. interferntzia: bi uhin higiduraren interferentzia inguruneko puntu batean gertatzen den uhin horien gainezartzea da. gainezartze printzipioa: honen arabera bi uhin ingurune batean hedatzean,...

Jarraitu irakurtzen "Fisika Oinarrizko Kontzeptuak: Uhinak eta Elektromagnetismoa" »

Uhin Higidura: Mekanikoak eta Elektromagnetikoak

Fisika3,09 KB


Uhin higidura edo uhin ondulatorioa energiaren transmisio era bat da, nolabaiteko perturbazioa motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.Uhinen sailkapena egin dezakegu, hedatzeko ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera.Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, horrela uhinaren energia mekanikoa transmitituz. Ingurune materiala aire, ura, soka bat… izan daiteke eta nahitaezkoa da uhina existi dadin. Adibide modura: soinu-uhinak, gitarra-harietan sortutakoak…/Uhin mekanikoak uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Higidura: Mekanikoak eta Elektromagnetikoak" »

Keplerren Legeak eta Higidura Harmoniko Sinplea

Fisika2,58 KB

Keplerren legeak

1. Legea: Orbita eliptikoak

Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean kokatuta dago. Orbitak lauak dira, planeten momentu angeluarraren norabidearen kontserbazioan oinarrituz. Indar grabitatorioaren norabidea erradioarena da etengabe; beraz, indar horiek Eguzkiarekiko daukaten momentua nulua da eta planetaren momentu angeluarra konstantea. Bestetik, erakarpen-indar zentralak sortutako orbita itxietako higidura zirkular uniformea edo eliptikoa da.

2. Legea: Azaleren legea

Planeta eta Eguzkia lotzen dituzten lerro zuzenek azalera berdinak zapaltzen dituzte denbora-tarte berdinetan (planeten momentu angeluarraren moduluaren kontserbaziotik ondorioztatzen da).

3. Legea: Periodoen legea

Planetaren...

Jarraitu irakurtzen "Keplerren Legeak eta Higidura Harmoniko Sinplea" »

Oszilazio, Uhin eta Optikaren Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika3,89 KB

Oszilazio Harmoniko Sinplea (OHS)

OHS: Ibilbide zuzena, bibrakorra, periodikoa, abiadura ez konstantea eta azelerazioa elongazioaren kontrakoa eta proportzionala da.

  • Maiztasuna (f): Segundu bakoitzean zenbat oszilazio egiten diren.
  • Periodoa (T): Oszilazio bat egiteko behar duen denbora.
  • Erresonantzia: Sistema bibrakor batek energia irabazi dezake eta horren ondorioz anplitudea handitu, baldin eta indar periodiko bat jasaten badu. Baldintza hau bete behar da: indar periodiko baten maiztasunak sistema bibrakorraren maiztasunaren berdina izan behar du.

Uhinak (UH)

UH: Perturbazioa.

  • Luzetarakoa: Hedapen norabidearekiko paraleloa sortzen den perturbazioko ingurunea da.
  • Zeharkakoa: Hedapen norabidearekiko perpendikularra sortzen den perturbazioko ingurunea
...
Jarraitu irakurtzen "Oszilazio, Uhin eta Optikaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Energia: Motak, Propietateak eta Iturri Berriztagarriak

Fisika3,53 KB

Energia

Energia motak

  • Energia mekanikoa: Gorputzek beren higiduragatik edo posizioagatik duten energia da. Hiru mota nagusi daude:
    • Energia zinetikoa: Higiduraren egoeragatik gorputzek duten energia da.
    • Energia potentzial grabitatorioa: Lurretik altuera jakin batean egoteagatik gorputzek duten energia da.
    • Energia potentzial elastikoa: Gorputz elastikoek duten energia da.
  • Energia elektrikoa: Korronte elektrikoaren bidez sortzen den energia da.
  • Energia erradiatzailea: Erradiazio elektromagnetikoaren bidez transmititzen den energia da.
  • Energia kimikoa: Erreakzio kimikoetan trukatzen den energia da.
  • Energia termikoa: Materia osatzen duten partikulen higiduraren ondorioz sortzen den energia da.
  • Energia nuklearra: Atomoen nukleoan dagoen energia da, erreakzio
...
Jarraitu irakurtzen "Energia: Motak, Propietateak eta Iturri Berriztagarriak" »

Uhinak: Mota, Fenomenoak eta Aplikazioak

Fisika3,01 KB

Uhin Motak eta Ezaugarriak

Uhin geldikorra: Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinak dira. Uhin geldikor harmonikoa da, osagaien maiztasun berekoa, eta bere anplitudea denborarekiko independentea da. Nodoak beti geldi daudenez, uhin geldikorra geldi gera daiteke hedapen-norabidean, hots, ez du bidaiatzen eta, beraz, ez du energiarik garraiatzen.

Polarizazioa: Uhina polarizatu gabe dagoela esaten da denbora pasa ahala inguruneko partikulen oszilazio norabide guztiak probabilitate berekoak direnean, edo uhina norabide desberdinetako oinarrizko uhin askoren gainezarmenez osatuta dagoenean, argiaren kasuan.

Interferentzia: Ingurune bereko puntu batean gertatzen...

Jarraitu irakurtzen "Uhinak: Mota, Fenomenoak eta Aplikazioak" »

Lenz eta Faraday legeak: indukzio elektromagnetikoa

Fisika2,84 KB

Lenz-en legea

Faraday-ren saioetatik ondoriozta daitekeenez, zirkuitu batean induzituriko korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Ikusi dugunez, zirkuitu lau baten fluxu magnetikoa eremu uniformearen kasuan honela adierazten da: Φ = B · S · cos α.

Fluxuaren adierazpenean eragiten duten faktoreak

  • Eremu magnetikoa (B).
  • Zirkuituaren orientazioa eremuarekiko (α angelua).
  • Zirkuituak mugaturiko gainazalaren azalera (S) — azken hau zirkuitua deformatuz aldatu daiteke.

Korronte induzituaren noranzkoa

Lenz-en legearen arabera, induzituriko korrontearen noranzkoa da korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona. Adibidez, iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean handitu...

Jarraitu irakurtzen "Lenz eta Faraday legeak: indukzio elektromagnetikoa" »