Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Magnitude Fisikoak eta Unitateen Nazioarteko Sistema

Fisika2,5 KB

Unitateen Nazioarteko Sistema (SI)

Magnitude bakoitza unitate asko erabiliz adieraz dezakegu. Adibidez, luzera adierazteko m, cm edo km erabiltzen ditugu. Unitateen Nazioarteko Sistema (SI) magnitudeak ondo konparatzeko eta neurtzeko adostutako unitate sistema bat da. Komenigarria da unitate horiek erabiltzea.

Magnitude Fisikoak

Magnitude fisiko nagusiak eta eratorriak honako hauek dira:

  • MASA

    Gorputz baten materia kantitatea da. Balantzaz neurtzen da, eta bere unitatea kg (kilogramoa) da.

  • LUZERA

    Bi punturen arteko distantzia. Neurtzeko zinta metrikoa erabiltzen da. Metrotan (m) adierazten da, baina askotan multiploak eta azpimultiploak erabiltzen dira.

  • EDUKIERA

    Batzuetan, likido baten bolumenaren ordez, likidoa duen ontziaren edukiera neurtzen dugu.

...
Jarraitu irakurtzen "Magnitude Fisikoak eta Unitateen Nazioarteko Sistema" »

Giza Begiaren Optika eta Akatsak: Miopia eta Hipermetropia

Fisika3 KB

Ikusmenaren Akatsak eta Zuzenketa

Miopia eta Hipermetropia

  • Miopia: Urrun dauden objektuak ez ditu ondo fokatzen; irudiak erretinaren aurrealdean eratzen dira (begiko gainazal errefringenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da). Lente dibergenteen bidez zuzentzen da.
  • Hipermetropia: Hurbil dauden objektuak ez ditu ondo fokatzen; irudiak erretinaren atzealdean eratzen dira (kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea edo begi-globoa laburregia da). Lente konbergenteen bidez zuzentzen da.

Begiaren Egitura Oinarrizkoa

Begien helburua objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea da. Giza begiaren itxura 2,5 cm inguruko erradioa duen esferarena da. Bere pareta hiru geruza zentrokidez osaturik dago: esklerotika, koroidea...

Jarraitu irakurtzen "Giza Begiaren Optika eta Akatsak: Miopia eta Hipermetropia" »

Uhin Geldikorrak eta Harmonikoak Musika-Tresnetan

Fisika2,92 KB

Harietan sortutako uhin geldikorrak (Bi mutur finko)

Lehenengo harmonikoa (Oinarrizko maiztasuna):

  • Baldintza: $l/2 = L \Rightarrow l = 2L$
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/(2L)$

Non v hariko uhinen hedapen-abiadura den. Maiztasun horri oinarrizko maiztasuna edo lehenengo harmonikoa deritzo.

Bigarren harmonikoa edo bigarren bibrazio-era

  • Baldintza: Sokaren muturren arteko distantzia $l = L$ da.
  • Maiztasuna: $f = v/l = v/L$ (2. harmonikoaren maiztasuna)

Horrela lor daitezke bibrazio-egoera desberdin guztiei dagozkien maiztasunak. Lortuko genukeen ekuazio orokorra hauxe izango litzateke:

$$f = n \frac{v}{2L}$$

non $n = 1, 2, 3, 4, \dots$ den.

Ikusten denez, hari batean oinarrizkoaren multiplo osoak diren maiztasun guztiak lor daitezke. Horixe da gitarra, biolin edo...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Geldikorrak eta Harmonikoak Musika-Tresnetan" »

Uhin Optikoak: Islapena, Errefrakzioa eta Islapen Osoa

Fisika2,81 KB

gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira; adibidez: ispiluan islatzen den argia, airean bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean, Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Beraz, uhinaren islapena, naiz eta bi gainazal izatearen ondorioz
gertatu, ez da bigarren ingurunean sartuko.
Islapenaren legeak
1. Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi islatua plano berean daude. 2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira. •Islapenean maiztasuna, hedapen-abiadura eta uhin- luzera ez dira aldatzen, bere horretan jarraitzen
...
Jarraitu irakurtzen "Uhin Optikoak: Islapena, Errefrakzioa eta Islapen Osoa" »

Indar Kontserbakorrak, Energia eta Grabitazio Legea

Fisika3,49 KB

Indar Kontserbakorrak eta Energia

Indar-eremu kontserbakorra partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen mende dagoenean soilik definitzen da. Partikularen ibilbidea itxia bada, egindako lana nulua da. Indar horrek egiten duen lana energia potentzialaren aldakuntzaren berdina da.

Indar ez-kontserbakorrak: Indar hauen kasuan, lana bidearen menpe dago, eta ezin da energia potentzial baten bidez adierazi.

Energia Potentzial Grabitatorioa

M masa batek sortutako eremu grabitatorioan m masa bat posizioz aldatzean, eremuak egindako lana masak izan duen energia potentzial grabitatorioaren aldakuntzaren berdina da. Maseen arteko distantzia infinitua denean, energia potentziala (Ep) nulua...

Jarraitu irakurtzen "Indar Kontserbakorrak, Energia eta Grabitazio Legea" »

Atmosferaren dinamika eta eragile nagusiak

Fisika2,33 KB

Exosfera: Azken geruza hau 9.600 km-ra iristen da. Oxigeno, hidrogeno eta heliozko molekula soltez osatuta dago, eta oso dentsitate baxua du.

Atmosferaren dinamika

Atmosferako zirkulazio orokorra lurrazalarekiko paraleloak diren mugimendu horizontalez eta azaletik troposferaren goiko parteraino heda daitezkeen mugimendu bertikalez osatuta dago. Mugimendu horien eragileak tenperatura-aldaketak dira.

Atmosferaren dinamikaren eragilea: Eguzki-erradiazioen banaketa

Eguzki-erradiazioek ez dituzte planetako alde guztiak berdin berotzen. Faktore hauek dute eragina lurrazalera iristen den eguzki-erradiazioen banaketan:

  • Latitudea: Izpiak zenbat eta perpendikularrago iritsi lurrazalera, orduan eta handiagoa da intsolazioaren intentsitatea, eta alderantziz.

...
Jarraitu irakurtzen "Atmosferaren dinamika eta eragile nagusiak" »

Eremu Grabitatorioa eta Energiaren Kontserbazioa

Fisika3,66 KB

Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak

Indar-eremu bat kontserbakorra dela esaten da, eremuak objektu bat (m) puntu batetik beste batera mugitzeko egin behar duen lana ibilbidearen independentea denean.

Adibidez: Lurraren indar-eremu grabitatorioa. Lurrak lan bera egiten du objektu bat A-tik B-ra jaisteko, ibilbidea edozein dela ere: dela bertikalki, dela mendiko bidetik (tobogana). (IRUDIA)

W(A-B)bertikalki = W(A-B)toboganetik

Gainera, hasierako eta amaierako posizioak berdinak badira (ibilbide itxia), lana nulua da. Marruskadurarik egon ezean, objektua etengabe mugituko litzateke energia gastatu gabe. Adibidez: satelite bat Lurraren inguruan, W(A-B) = 0. Lurraren indar-eremua kontserbakorra denez, Lurrak ez du lanik egiten A-tik B-...

Jarraitu irakurtzen "Eremu Grabitatorioa eta Energiaren Kontserbazioa" »

Uhinak eta Erradioaktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika3,11 KB

Uhinen Islapena eta Errefrakzioa

Uhinak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da: uhinaren islapena da. Aldi berean, uhin erasotzailearen energiaren beste partea, bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren errefrakzioa sortuz.

Islapenaren Legeak

  • Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude.
  • Eraso-angelua (e) eta islapen-angelua (i) berdinak dira.

Errefrakzioaren Legeak

  • Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  • Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-
...
Jarraitu irakurtzen "Uhinak eta Erradioaktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Materiaren Sailkapena eta Nahasteak Banantzeko Metodoak

Fisika3,12 KB

Materiaren Sailkapena

Substantzia Puruak

Substantzia mota batez bakarrik osatuta dauden substantziak dira.

  • Konposatuak: Metodo kimikoen bidez substantzia sinpleagotan deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.
  • Substantzia Sinpleak: Edozein prozedura erabilita ere, substantzia sinpleagotan deskonposatu ezin diren substantzia puruak dira.

Nahasteak

Zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Prozedura fisikoen bidez bana daitezke.

Nahaste Homogeneoak (Disoluzioak)

Itxura uniformea dute. Hau da, lehen begiratuan ezin da ikusi substantzia batez baino gehiagoz osatuta daudela.

Nahaste Heterogeneoak

Ez dute itxura uniformerik. Argi eta garbi ikus daiteke substantzia batez baino gehiagoz osatuta daudela.

Nahasteak Banantzeko Metodoak

Nahaste

...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren Sailkapena eta Nahasteak Banantzeko Metodoak" »

Korronte Alternoa: Sorgailuak eta Oinarriak

Fisika2,75 KB

Korronte Alterno Sinusoidalen Sorgailua

Gaur egun, energia elektrikoaren etxeko eta industria mailako ia erabilpen guztietan korronte alternoa (CA) erabiltzen da, eta ez korronte zuzena (CC).

Korronte Zuzenaren Erabilera Hasierakoa eta Garraioaren Beharrak

Hasieran korronte zuzena erabili izanak bere azalpena du: korrontearen kontsumo-guneak zentral elektrikoetatik oso gertu zeuden, eta ondorioz, energia-galerak baxuak ziren. Baina gaur egun ezinbestekoa da energia elektrikoa distantzia handietara garraiatzea, eta honek eroapenean galera energetikoak ahalik eta gehien murriztera behartzen gaitu.

Korronte Alternoaz Baliatzearen Beharra

Korronte alternoaz baliatzea beharrezkoa da, transformadoreak erabiliz potentzial garaietan eta intentsitate baxuetan...

Jarraitu irakurtzen "Korronte Alternoa: Sorgailuak eta Oinarriak" »