Uhin Higidura: Mekanikoak eta Elektromagnetikoak
Uhin higidura edo uhin ondulatorioa energiaren transmisio era bat da, nolabaiteko perturbazioa motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.Uhinen sailkapena egin dezakegu, hedatzeko ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera.Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, horrela uhinaren energia mekanikoa transmitituz. Ingurune materiala aire, ura, soka bat… izan daiteke eta nahitaezkoa da uhina existi dadin. Adibide modura: soinu-uhinak, gitarra-harietan sortutakoak…/Uhin mekanikoak uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren arabera sailka daitezke.Zeharkako uhinak: Bere hedapen norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen perpendikularra bada. (soka).Luzetarako uhinak: Bere hedapen norabidea perturbaturiko ingurunean sorrarazten duen oszilazioaren norabidearen paraleloa bada. (malgukia)./Uhin elektromagnetikoak: energia elektromagnetikoaren transmisioa gertatzen da, bi eremu oszilakorren – elektrikoa eta magnetikoa – hedapenaren bidez (euren artean eta hedapen norabidearekin perpendikularrak), ingurune materialaren premiarik gabe; izan ere, uhin horiek espazioaren egoera elektriko eta magnetikoaren aldakuntza periodikoak dira, eta horregatik hutsean ere hedatzen dira. Adibide modura: argi ikuskorra, irrati-uhinak, X izpiak…/Hedapen-abiaduraUhina transmititzen deneko distantziaren eta horretarako behar izandako denborarenarteko zatidura da.Uhin harmonikoen ekuazioa)()Ezaugarriak: Uhinaren anplitudea, A: oszilazioaren inguruneko partikulek duten elongazioaren, y, balio maximoa da. Unitatea: m.Uhin luzeera, λ: bibrazioa egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa da. Unitatea: m.Periodoa, T: uhin higidurak uhin luzeera bati dagokion distantzian hedatzeko behar duen denbora da, edo beste modu batera esanda, perturbaturiko edozein puntuk oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora. Unitatea: s/Maiztasuna, f: inguruneko puntu batetik denbora unitean igarotzen diren uhinen kopurua da. Unitatea: Hz edo s-1