Oszilazio, Uhin eta Optikaren Oinarrizko Kontzeptuak
Oszilazio Harmoniko Sinplea (OHS)
OHS: Ibilbide zuzena, bibrakorra, periodikoa, abiadura ez konstantea eta azelerazioa elongazioaren kontrakoa eta proportzionala da.
- Maiztasuna (f): Segundu bakoitzean zenbat oszilazio egiten diren.
- Periodoa (T): Oszilazio bat egiteko behar duen denbora.
- Erresonantzia: Sistema bibrakor batek energia irabazi dezake eta horren ondorioz anplitudea handitu, baldin eta indar periodiko bat jasaten badu. Baldintza hau bete behar da: indar periodiko baten maiztasunak sistema bibrakorraren maiztasunaren berdina izan behar du.
Uhinak (UH)
UH: Perturbazioa.
- Luzetarakoa: Hedapen norabidearekiko paraleloa sortzen den perturbazioko ingurunea da.
- Zeharkakoa: Hedapen norabidearekiko perpendikularra sortzen den perturbazioko ingurunea da.
- Pultzazioa (ω): $t$ segunduan zenbat $2\pi$ metro egiten dituen.
- Uhin luzera (\lambda): Fasean bibratzen ari den distantzia.
- Hedapen abiadura (v): Distantziaren eta denboraren arteko zatiketa ($v = \lambda / T$).
- Uhin zenbakia (k): Fase balioaren maximoa duten oszilazioaren inguruneko partikulak.
- Uhin energia (E_u): Uhinak garraiatzen duen energia maiztasunaren eta anplitudearen karratuaren proportzionala da, eta hau uhin mota guztientzat baliozkoa da.
- Uhin intentsitatea (I): Intentsitatea da segundu batean hedapen norabidearekiko perpendikularra den $1\text{m}^2$ batean zehar pasatzen den energia (W/m²).
Soinu Uhina
Soinu uhina: Uhin mekanikoa da (hedatzeko ingurune materiala behar du). Perturbazioa materiaren partikulen desplazamendua da, oreka positibotik aurrera eta atzera (kontsidera daiteke baita ere presioaren aldaketa). Horregatik da luzetarako uhina. Hedapen abiadura ingurunearen propietateen menpe dago eta ez maiztasunaren edo uhin luzeraren menpe.
Soinuaren Ezaugarriak
Soinuaren ezaugarriak: Tonua, intentsitate fisikoa edo objektiboa ($I \propto A^2 f^2$), tinbrea, intentsitate fisiologikoa edo subjektiboa.
- Intentsitate txikiena: $10^{-12}\text{ W/m}^2$.
- Intentsitate gehiena: $1\text{ W/m}^2$.
- Tonua: Gutxien 20 Hertz, gehien 20000 Hertz.
Uf (Optika Geometrikoko Oinarriak)
UF: Optika Geometrikoa.
Isladapen Legeak
Isladapen legeak:
- Izpi erasotzailea, normala eta izpi isladatua plano berean daude.
- Izpi erasotzailearen angelua beti normalarekin osatua eta izpi isladatuaren angeluak berdinak dira ( $\theta_i = \theta_r$ ).
Uhin Frontea eta Ispiluak
- Uhin frontea: Hedapen norabidearekiko perpendikularra.
- Ispilu konkaboa: Hurbilketa paraxialean, ardatz optikoarekiko paraleloak diren izpi erasotzaileak fokutik isladatzen dira. Kurbadura zentrutik pasatzen diren izpi erasotzaileak kurbadura zentrutik islatzen dira (norabide berean itzultzen dira).
- Ispilu konbexua: Hurbilketa paraxialean, ardatz optikoarekiko paraleloak diren izpi erasotzaileak fokutik baletorzkio bezala isladatzen dira. Kurbadura zentrutik pasatzen diren izpi erasotzaileak kurbadura zentrutik baletorzkio bezala isladatzen dira.