Magnitudeak eta Nazioarteko Unitate Sistema (SI)
Magnitudea: Definizioa eta Ezaugarriak
Magnitude deritzogu materiak edo materiak jasaten dituen aldaketek dituzten eta neur daitezkeen ezaugarriei, hots, zenbaki batekin eta unitate batekin adieraz daitezkeenei.
Beste modu batean azalduta:
Magnitudea neur daitekeen edozein ezaugarri da.
Objektu bat deskribatzeko aukera bat haren ezaugarriren bat aipatzea da, kolorea, forma edo gogortasuna, adibidez. Halakoetan haren ezaugarri edo adjektibo bat erabiltzen da (gorria den, biribila, biguna, etab.).
Badira ordea propietate fisiko jakin batzuk deskribatuak izateko zenbaki edo kopuru bat behar dutenak. Propietate hauek magnitudeak dira.
Magnitudeak dira masa eta tenperatura, adibidez. Gorputz baten masa 60 kg eta tenperatura 30ºC dela esan dezakegu.