Energia Motak eta Faktore Eragileak
Energia ez dago faktore bakar baten mende: batzuetan, abiadura izaten da energian eragina duen faktorea; beste zenbaitetan, berriz, altuera, substantzia mota edo gorputzaren tenperatura. Energiaren izaera askotariko hori adierazteko, hainbat energia mota daudela esaten da.
Energia Mekanikoa: Zinetikoa eta Potentziala
Energia mekanikoa osatzen duten energia motak hauek dira:
- Energia zinetikoa: Abiadurari esker gorputzak duen energia da.
- Energia potentzial grabitatorioa: Altuera dela eta gorputzak duen energia da. Lurraren eta gorputzaren arteko elkarreragina da energia mota horren funtsezko zergatia.
- Energia potentzial elastikoa: Gorputz elastikoek duten energia da. Gorputza oreka-posiziotik (egonaldi-posiziotik) ateratzen denean agertzen da.
| Gorputz baten energia zinetikoaren eta potentzialaren batura energia mekanikoa da. Gorputzen masak eragina izango du bi energia mota horietan; zenbat eta masa handiagoa izan gorputzak, handiagoak izango dira energia zinetikoa nahiz energia potentziala. | |
Barne-energiak: Termikoa eta Kimikoa
Energia Termikoa
| Gorputzak bere tenperaturari esker duen energia motari energia termikoa esaten diogu. | |
Energia Kimikoa
| Gorputzak bere izaeragatik duen energia motari energia kimikoa deritzo. Naturako konposatu guztiek dute energia mota hori, barneko loturen energiaren kausaz. Materia bizigabean nahiz materia bizidunean gertatzen diren erreakzio kimikoetan agertzen da. | |
Barne-energiaren Kontzeptua
| Gorputzaren energia termikoa eta kimikoa, besteak beste, barne-energiak direla esaten da, posizioak eta abiadurak ez dutelako horiengan eraginik, soilik substantziaren berezko izaeraren araberakoak direlako. | |
Beste Energia Mota Batzuk
Energia Elektrikoa
| Elektrizitatearekin loturiko energiari (korronte elektrikoa garrantzi handiko faktorea da, gaur egun) energia elektrikoa deritzo. | |
Soinu-energia
| Soinu-energia soinuari dagokion energia da. | |
Argi-energia
| Argi-energia elementu batzuek askatzen duten argiarekin lotutako energia da. |