Elektrizitatearen Oinarriak: Elektroskopioa, Coulomben Legea eta Korronte Elektrikoa

Fisika3,49 KB

Elektroskopioa

Gorputz bat elektrikoki kargatuta dagoen ala ez detektatzeko erabiltzen den tresna da. Elektroskopioa metalezko bi xafla oso mehez osatuta dago, beirazko ontzi baten barruan, metalezko euskarri batetik zintzilik.

Esfera batek aztertu nahi den gorputzaren karga elektrikoak jasotzen ditu. Karga horiek (positiboak edo negatiboak) bi xafletaraino iristen dira euskarritik, eta karga berdinak direnez, xaflak zabaldu egiten dira. Zenbat eta handiagoa izan karga kopurua, orduan eta gehiago zabaltzen dira xaflak.

Coulomben Legea

Elektrizitatez kargaturiko bi gorputzen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bien kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziarekiko alderantzizko proportzionala.


F = K·q1·q2D2 (ber bi)


F: indarra da, newtonetan (N) neurtuta.

K: proportzionaltasun konstantea da, eta kargak dauden inguruaren araberako balioa du.

q1 eta q2: bi gorputzen karga elektrikoa, coulombetan (C) neurtuta.

d: gorputzen arteko distantzia da, metrotan (m) neurtuta.

(K hutsean = 9 · 109 N · m2/C2)


KORRONTE ELEKTRIKOA


Korronte elektrikoa kargen desplazamendua da, hau da, denak noranzko berean eta denboran etenik gabe doazenean gertatzen da. Zirkuitu elektrikoetan zehar zirkulatzen du korronteak.


  • SORGAILUAK: Korronte elektrikoa sortzen dute. Sinpleenak pilak dira eta konplexuenak, berriz, zentral elektrikoetako sorgailuak edo alternadoreak.


  • HARTZAILEAK: Haiek zeharkatzen dituen korronte elektrikoa argi, bero, mugimendu edota soinu bihurtzen dute.


  • MATERIAL EROALEA: Korronte elektrikoa erraz pasatzen uzten duen materiala. Metalak eroale elektrikoak dira, eta plastikoa eta antzeko materialak, isolatzaileak.


  • ETENGAILUAK: Zirkuitua ireki eta itxi egiten duen gailuak dira.


Zirkuitu elektrikoan korronteak zirkulatzen duela esaten dugunean, atomoen elektroi batzuk desplazatzen direla esan nahi dugu. Metaletako atomoetako elektroi batzuk libre mugitzen dira, modu desordenatuan. Elektroi libre horiek guztiak noranzko berean desplazarazten baditugu, orduan lortzen da korronte elektrikoa. Elektroiak desplazatzeko behar den energia sorgailuek ematen diete.

Deskargatu

PDF Word HTML