Fisioa, Fusioa eta Elektrizitatearen Oinarriak

Fisika3,01 KB

Energia Nuklearra

Fisio Nuklearra

Fisio nuklearra erreakzio nuklear bat da: masa handiko nukleo bat neutroiez bonbardatuz, nukleo hori zatitu eta bi nukleo arin sortzen dira. Prozesu horretan neutroi eta energia kantitate handia askatzen da.

Aktibazioa (Kate-erreakzioa)

Erreakzio bat martxan jartzen denean hainbat neutroi askatzen dira. Neutroi horietako bakoitzak beste uranio nukleo baten fisioa eragiten du, eta erreakzioa azkar azeleratu egiten da, kate-erreakzioa gertatzen delarik.

Askatutako Energia

Fisioan, gutxi gorabehera, 200 MeV-ko energia askatzen da. Formula: E = 0,2154 x 931 = 200 MeV

Fusio Nuklearra

Fusio nuklearra prozesu atomiko bat da: bi nukleo arin elkartzen dira pisu handiagoko beste nukleo bat osatzeko. Prozesu honekin energia kopuru handia igortzen da.

Aktibazioa

Fusio erreakzioan nukleoak hurbildu egin behar dira, eta beraien arteko aldarapen elektrostatikoak gainditzeko energia handia behar da, aktibazio-energia izenekoa. Erreakzioa gertatzen denean izugarrizko energia askatzen da, eta horrek mantendu egiten du erreakzioa.

Askatutako Energia

Fusioan, gutxi gorabehera, 17,6 MeV-ko energia askatzen da. Formula: E = 0,0189 x 931 = 17,6 MeV

Elektrizitatearen Oinarriak

Materialak

Eroaleak

Metaletan eta gorputz eroaleetan elektroiak erraz askatzen dira, ioi positiboak sortuz. Elektroi aske hauek kristal-sareko hutsunetan barne higitzen dira.

Isolatzaileak

Gorputz isolatzaileetan, elektroiak nukleoari hestuki lotuta daude eta ez dute mugitzen uzten.

Neurtzeko Tresnak

  • Voltimetroa: Tentsioa neurtzeko erabiltzen da.
  • Wattimetroa: Potentzia neurtzeko erabiltzen da.
  • Amperimetroa: Intentsitatea neurtzeko erabiltzen den tresna da.

Korronte Elektrikoa

Korronte elektrikoa kargak higitzearen ondorioa da. Beraz, korronteak zenbat balio duen jakiteko, puntu finko bat ezarri eta denbora unitate bakoitzeko zenbat karga pasatzen den neurtu beharko dugu.

Formulak

  • Intentsitatea: I = Q / T
  • Erresistentzia: R = ρ x L / S
  • Tenperaturarekiko erresistentzia: Rt = R0 (1 + αT)

Ohm-en Legea (Korronte Zuzena)

Eroale baten muturren arteko potentzial diferentzia eta beraren barne igarotzen den korrontearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira.

Formula: I = V / R

Potentzia eta Energia Elektrikoa

Energia elektrikoa karga elektrikoak higitzeko egin behar den lana da.

Potentzia denbora unitateko egin behar den lana edo energia denez, honela definitzen da:

Joule-ren Legea

Korronte elektrikoa eroale batean zehar igarotzean, han sortzen den beroa korrontearen intentsitate berbiduraren, eroalearen erresistentziaren eta iraupen-denboraren menpekoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML