DBH mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Atomoa osatzen duten partikulak: elektroia, protoia eta neutroia
ATOMOAK OSATZEN DUTEN PARTIKULAK: ELEKTROIA, PROTOIA, NEUTROIA
Daltonetik gaur egungo eredurainoko ibilbidea:Daltonek uste zuen atomoa zatiezina zela. Uste horrek XIX. Mendearen erdialdera arte iraun zuen. Orduan, zenbait partikula hauteman zituzten atomoen barruan, eta partikula horiek berberak ziren atomo guztietan. Hau da, partikula kopuruaren arabera bereizten ziren atomoak. Atomoa osatzen duten partikulak aurkitzeari esker, fenomeno elektrikoak azaldu ahal izan zituzten.Elektroia: Thomson elektroien aurkitzailea.Urte batzuk geroago, RobertMillikan estatubatuar zientzialariak elektroiaren masa eta karga neurtu zituen: 1,6 ∙ 10-19 C. Elektroiek karga elektriko negatiboa dute, eta oso masa txikia, atomoen barruan dauden beste partikula batzuekin...
Materia, propietateak eta magnitudeak: laburpena
Zer da Materia?
Materia espazioan tokia hartzen duen eta masa duen guztia da. Ura, zura, airea, etab. materia dira.
Gorputza eta Sistema Materiala
- Gorputza: Muga zehatzak dituen materiari deritzo (adibidez, kutxa, liburua).
- Sistema materiala: Muga zehatzik ez duen materiari deritzo. Sistema material batzuekin gorputzak egin daitezke; adibidez, puxika puzten dugunean, aireak puxikaren mugak hartzen ditu.
Zientzia eta Materiaren Azterketa
Zientziak munduan gertatzen dena arrazoiaren bidez azaltzea du helburu. Materiaren kasuan, bi alderdi ditugu: alderdi kimikoa eta alderdi fisikoa.
Kimika eta Fisika Materia Aztertzen
- Kimika: Materiaren eraketari eta haren izaerari eragiten dieten aldaketak aztertzen ditu. Adibidez, ura nolakoa den, zein elementu kimikoz
Higidura: definizioak, magnitudeak eta ekuazioak
Gorputz bat, denboran zehar gorputz batean posizioa aldatzen badu, gorputza higitzen dela esaten dugu. Higidura erlatiboa da, behatzailearen arabera desberdina izan daitekeelako.
Higidura
Gorputz bat higitzen dela esaten dugu erreferentzia-sistemarekiko haren posizioa denbora igaro ahala aldatzen bada. Horregatik esaten da higidura erlatiboa dela. Erreferentzia-sistema finkoa dela esaten da, baina errealitatean hori ez da gertatzen, lurra mugitzen baita.
Posizioa
Une bakoitzean higikaria dagoen puntua. Definitzeko, erreferentzia-sistema behar dugu.
Erreferentzia-Sistema
Koordenatu-sistema da. Hiru mota daude:
- Dimentsiobakarrak (x edo y ardatza)
- Bidimentsionalak (x,y ardatzak)
Ibilbidea
Higikari baten posizio guztiak lortzen baditugu, sortzen den lerroa...
Dinamika eta Newtonen Legeak: Indarren Azterketa
Dinamika eta Indarraren Kontzeptua
Dinamika indarrak aztertzen dituen fisikaren adarra da, baina betiere higidurari lotuta. Newtonen legeetan oinarritzen da:
- Inertziaren legea
- Oinarrizko printzipioak
- Akzio-erreakzio legea
Indarra: Gorputz bat deforma dezakeen edo pausagune edo higidura egoera alda dezakeen ekintza da. Neurtzeko tresna dinamometroa da. Unitateak: Newton (N) eta Kilopondioa (Kp), non 1 Kp = 9,8 N den. Indarra magnitude bektoriala da, eta hiru ezaugarri ditu: modulua, norabidea eta noranzkoa. Bektoreen bidez aztertzen dira.
Indar Sistemak eta Erresultantea
Indar-sistema (IS): Gorputz beraren gainean eta aldi berean eragiten duten indarren multzoa da.
IS baten erresultantea: Indar-sistema bateko indarren batura da. Erresultanteak bakarrik...
Marruskadura indarra: indarrak eta makinak fisikan
Masa, bolumena eta dentsitatea: oinarrizko kontzeptuak eta ariketak
metodo zientifikoaren etapas: problema planteatzea(behaketaren bidez) hipotesia formulatzea(azalpen bat egin behatutako fenomenoari) hipotesiak baieztatzea(esperimentatzea da)ondorioak ateratzea. Lege zientifikoa erregularki errepikatzen den gertaera natural bat matematika hizkuntzan adierazteki modua da. Elkarrekin lotutua dauden lege zientifikoek teoria zientifikoa osatzen dute. OINARRIZKO MAGNITUDEAK ::: luzaera-metro-m. Masa-kilogramo-kg. Denbora-segundo-s. Korronte intentsitatea-amperea-A. Tenperatura-kelvina-K. Argi intentsitarea-kandela-cd. Substantzia kantiratea-mola-mol. MAGNITUDE ERATORRIA::: azalera-metro karratu-m2. bolumena-metro kubiko- m3. Abiadura-metro zati segundo-m/s. dentsitatea-kg zati m kubiko-kg/m3. Indarra-newtona-N....
Energia: motak, iturriak eta oinarrizko formula fisikoak
Energia: oinarrizko definizioa
Energia, magnitude fisiko bat, gorputzek beren burua zein beste gorputzak1 eraldatzeko duten ahalmena da.
Energia mekanikoa
Energia mekanikoa gorputzek beren higiduragatik edo posizioagatik duten energia osatzen du.
Energia zinetikoa
Energia zinetikoa higiduran egoteagatik gorputzek duten energia da.
Energia potentzial grabitatorioa
Energia potentzial grabitatorioa lurrazaletik gora egoteagatik gorputzek duten energia da.
Energia potentzial elastikoa
Energia potentzial elastikoa deformazioaren eraginez gorputz elastikoek duten energia da.
Energia termikoa
Energia termikoa tenperatura desberdineko gorputzen artean transmititzen den energia da; tenperatura eta egoeraren aldaketak eta dilatazioak eragin ditzake.
Era berean,...
Uhinak, argia eta soinua: oinarrizko fisika
Uhinak
Uhinak energia espazioan zehar hedatzeko moduak dira, materiarik lekualdatu gabe.
Argia
Argia uhin mota bat da, hutsean heda daitekeena.
Argi Iturriak
Bi mota daude: naturalak (eguzkia, izarrak) eta artifizialak (bonbillak, kandelak).
Argi Igorle Sekundarioak
Gorputzek argia xurgatu eta islatzen dute:
- Gardenak: argiari igarotzen uzten diote.
- Zeharargiak: argiaren zati bati igarotzen uzten diote.
- Opakuak: ez diote argiari igarotzen uzten.
Argiaren Propietateak
Lerro zuzenean eta azkar hedatzen da.
Islapena
Argi izpiek gainazal batekin talka egitean norabidea aldatzen dute.
Ispiluak
Argi izpi guztiak islatzen dituzten gorputz opakuak.
Errefrakzioa
Argi izpiek ingurune batetik bestera igarotzean norabidea aldatzen dute.
Leiarrak
Gorputz gardenak dira, irudiak...
Gasen teoria zinetikoa, gas legeak eta materiaren egoerak
Teoria Zinetikoa Gasei Aplikaturik
- Gasak osatzen dituzten partikulak oso txikiak dira, bereizita daude eta etengabe higitzen ari dira.
- Gasek haiek barruan dituzten ontzien bolumen guztia hartzen dute.
- Gasek presioa eragiten diete haiek barruan dituzten ontzietako hormei.
- Zenbat eta arinago higitu gasaren partikulak, orduan eta altuagoa da tenperatura.
Zero Absolutua
Zenbat eta astiroago higitu gasaren partikulak, orduan eta baxuagoa da tenperatura. Muga bat dago: partikulak higitzen ez direnean, gasaren tenperatura ahal den baxuena da.
Gasen Legeak
- Boyle-Mariotten Legea: Tenperatura konstantea. Presioaren eta bolumenaren arteko biderkadura konstantea da (bolumena txikitu, presioa handitu).
P·V = kte -> P1·V1 = P2·V2
Definizioa: Tenperatura konstantean