Gorputza, Egia, Ni, Jainkoa, Arima, Sentimendu
GORPUTZA: Substantzia materiala da. Arimatik (immateriala) desberdintzen du. 2 substantzia mota dira Esperientziarekin eta zentzumenekin lotzen du. Gorputzak ez du arrazoimenaren bidez ezagutzen. Beraz, gorputzak eskainiko digun ezagutza ez da benetakoa izango. Ondorioz, zalantza metodikoan gorputza ere zalantzan jarriko du. Soilik pentsatzearen prozesua kontuan izanik, eta prozesu hau adimenean edo gogamenean gauzatzen da.
EGIA Metodoaren eta filosofiaren helburuari egiten dio erreferentzia. (Egia ziurra bilatu nahidute. Zalantzarik sortuko ez duena) Descartesen ustez benetako egia ziurra eta ukaezina izan behar da. Era ebidentean agertzen zaizkigunak: argi eta garbi Ondorioz, orain arte egiazkotzat hartu duguna zalantzan jarri behar dugu. Zalantza egin ostean lehenengo egia ziurrera heltzen gara: zalantza egiten dudala. Eta zalantza pentsamenduaren bidez egiten dugunez, pentsatu egiten dudala ondorioztatzen du. Eta pentsatzen badut, orduan, banaiz, existitzen naiz. “Cogito ergo sum”
NI: Substantzia pentsatzailea naiz. Gorputzetik eta zentzumenetatik aldentzen da. Ni-a gure barnean aurkitzen da, gure gogamenean. Jaiotzetik gaur egun arte egiazkotzat hartu izan ditugun “ezagutzak” zalantzan jartzenditugunean, pentsatzen ari naizela ohartzen naizenez, hortik existitzen naizela ondorioztatzen dut. Hau da, ni zerbait naizela. Izan ere, pentsatuko ez banu, ez nintzateke existituko. Pentsatzen dudan neurrian existitzen naizelako.
JAINKOA Goi izakia da (izaki gorena) Nahitaez (derrigorrez) existitzen da Gauza guztien sortzailea eta lehen zergatia Ezaugarriak: orojakilea, ahalguztiduna, mugagabea, perfektua, betierekoa,... Gure adimenean jatorrizko ideiak berak jarri zituen, eta horrela ondorioztatzen du Descartesek Jainkoa existitzen dela Arrazoimenaren bidez froga dezakegu bere existentzia Jainkoaren existentzia beharrezkoa da. Zertarako? Munduaren existentzia eta gizakiok egia ezagutzeko dugun ahalmena azaltzeko. (Behin Jainkoaren existentzia frogatuta, konturatzen gara zalantzan jarri dugun guztia fidagarria dela)
ARIMA
Gorputzetik desberdintzen du. Gorputza materiala delako eta arima aldiz, immateriala. Gure gogamenarekin, pentsamenduarekin erlazionatzen du. Substantzia pentsatzaile gisa Ondorioz, arima ezin dugu zentzumenen bidez ezagutu. Ezagutza hau arrazoimenaren bidez izango da. Arima gauza pentsatzailea da, eta haren atributua, hau da, haren ezaugarri bereizgarria, pentsatzea ekintza bihurtzean datza. Adibidez, zalantza egitea, baieztatzea, ezeztatzea, hausnartzea, galdetzea, imajinatzea...
SENTIMEN
Descartesen ustez ezin gara zentzumenena fidatu. Zergatik? Askotan ikusi dugulako
engainatu egiten gaituztela. Ondorioz, ezin gaitezke mundu fisikoaz fidatu (hau ezagutzeko modua zentzumenen bitartez delako) Esperientziak ez digunez ezagutza ziurrik eskaintzen, enpiristek erabiltzen duten metodo induktibo-esperimentala albo batera utziko du Descartesek, eredu matematikoa oinarritzat hartuz. Beraz, benetako egia ezin dugu esperientziaren edo zentzumenen bidez lortu. Hua, soilik arrazoimenaren eta gogamenaren bidez ezagutu dezakegu.