XX. Mendeko Pentsalari Nagusiak eta Haien Ideiak

Filosofia eta etika2,39 KB

XX. mendeko ezaugarriak

Ezaugarririk nagusiena ikuspegi eta norabide desberdinen aniztasuna da. Garai honetan hainbat pentsalari aurki ditzakegu:

  • Darwin
  • Marx
  • Nietzsche
  • Freud

Pentsalari hauek partekatzen duten ezaugarria Hegelen filosofiaren kontra egotea da. Pentsalari guztiek sistemen kontrako joera erakusten dute, baita Jainkoaren aurkako joera ere.

Darwin eta Eboluzionismoa

Honek eboluzioaren teoria asmatu zuen. Honen arabera, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da. Teoria honek ez du naturatik kanpo dagoen Jainko batez baliatzen. Aristotelesen aldaezintasunaren kontra borrokatuko du honek. Aurreiritzi horren arabera, espezieak banan-banan sortzen dira, era aldaezin batean, eta inolako aldaketarik gabe. Eboluzioaren teoriak espezieen finkotasunaren ideia suntsitzen du.

Marx eta Materialismo Historikoa

Hau idealismo hegeliarraren aurka doa. Errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten historia dela esaten du, eta historia produkzio-indarren eta harremanen arteko loturaz osatuta dagoela. Marxismoaren arabera, kontua ez da giza esentzia bilatzea, esentzia hori existitzen ez delako. Marxek materialismo historikoa proposatzen du. Marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtzen da, langileen eta kapitalisten arteko borrokara deitzen baitu, paradisu komunista lortzeko.

Nietzsche eta Balioen Kritika

Hau arrazoian oinarritutako balio tradizionalen aurka dago, eta Platonetik aurrera Mendebaldeko kulturak izan dituen oinarriei kritika bat egitea beharrezkoa ikusten du. Platonen ustez, ezinezkoa da etengabeko bilakaeran dagoen munduan egia finkorik aurkitzea. Asmatutako mundu horretan ez dago borrokarik ezta minik ere. Nietzscherentzat mundu hori gezurrezko eraikuntza bat da, eta haren gailurrean Jainkoa dago. Nietzscheren ustez, mundu hori eraikitzea mundu naturaletik ihes egitea da. Nietzschek metafisikaren aurka borrokatzen du.

Freud eta Psikoanalisia

Marx eta Nietzscheren antzera, Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du bere teoria psikoanalitikoak. Inkontzientearen ikuspuntutik, Freuden susmoa da gizakia ez dela hain arrazionala, jokaera asko ezin direlako motibazio kontzienteen bidez azaldu. Mendebaldeko kultura ere kritikatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML