Natura, kultura eta gizakia

Filosofia eta etika2,47 KB

NATURA: esanahi batzuk: kosmosa, izaki natural multzoa; ezustean edo senean agertzen diren joerak; jaiotzetikoa dena; araua, gizartean indarrean dagoen arauaz bat datorrena.

KULTURA: gizakiak gizaki kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sinesteak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasun biltzen dituen konplexua da.

SINBOLOA: beste gauzak gogorarazten edo irudikatzen dituena; gauza horien artean ideiak, sentimenduak, giza-taldeak, sineskerak... etab. Pertsonala zein gizartekoa izan daiteke.

KONTRAKULTURA: gizarte batean onartuta daudenen aurka doan balore, joera eta molde multzoa da, alternatibak proposatuz.

KULTUR ERLATIBISMOA: kulturen ezaugarrietan balore unibertsalak ez daudela defendatzen duen joera. Edozein joera ezaugarri kulturala onartzen da inolako baloraziorik egin gabe.

ETNOZENTRISMOA: beraien kultura besteak baino hobea dela eta gainontzeko taldeak neurtzeko eta sailkatzeko eredua dela defendatzen dutenen joera.

XENOZENTRISMOA: bereak ez diren beste kultura, talde edo gizarteen produktu, estilo eta ideietarako zaletasuna.

KOSMOPOLITISMOA: esparru geografiko jakin batean kultura desberdinekin identifikatzen diren pertsonen elkarbizitza da. Kulturartekotasunarekiko joera positiboa da ere bai.

Gizakiaren ikerketa eta haren alderdi-aniztasuna

Gizakiok jakinmina dugu betidanik. Hainbat prozedura erabili ditugu errealitatea ezagutzeko eta kontrolatu ahal izateko.

Zientziek eta teknikek errealitateari buruzko galderei erantzun gabe geratzen direnean, gizakiok erlijioak, arteak edota filosofiak eskainitako interpretazioak kontuan hartu ditugu.

Gizakion jakinminarik handienaren objektua gizakia bera izan da, gizakia ezagutzea.

Gizakia, ikerketa-objektu gisa, alderdi anitzeko errealitate konplexua dugu, oso-osorik eta era berean antzemateko gaitza.

Gizakion izatean ikuspegi bereizgarri:

  1. Osaera biologikoa, filogenesi batek eratorria.
  2. Gizarte alderdia, humanizazio prozesuak eta tokian tokiko kulturak gugan dituzten ondorioak.
  3. Ondare historikoa, belaunaldi bakoitzak eraikitakoa denboran zehar.
  4. Alderdi psikologikoa, buruko gaitasunean eta gure ekintzetan oinarrituta.
  5. Bizitzaren esangura bilatzeko joera dugu, etengabe errealitatea interpretatzen, sentidua ematen, geroari prestatzen, aukerak bultzatzen.

Deskargatu

PDF Word HTML