Asmoa, Helburuak eta Ondorioak: Morala, Etika eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika4,03 KB

  1. Asmoa

    Pertsona bati zerbait egiteko joera nabaritzen diogunean, gauza horri ahierra esaten zaio. Bi mota daude:

    • Kontzientea

      Ohartzen zara zer egiten duzun. Adibidez: liburu bat erostea.

    • Inkontzientea

      Norberak nahia gabe gertatzen direnean. Adibidez: arnas hartzea.

    Asmoa, orduan, kontzienteki onartutako ahierra da, zerbait egitera bultzatzen zaituena.

  2. Helburuak

    Gure nahiak modu esplizitu eta kontzienteki gauzatzeko erabakia hartzen dugunean, gauzatu dugun ekintzaren helburu bilakatzen dira nahi horiek.

  3. Ondorioak

    Ekintza baten emaitza da.

  4. Zentzua

    Ekintza baten zentzuak aukera ematen digu ulertzeko zergatik gertatzen den eta zergatik garatu den modu horretan, eta ez beste era batera. Zentzuak egiten du ulergarri ekintza.

  5. Morala eta Etika

    Morala: Hautatzeko askatasunarekin dago lotuta. Gure portaera zuzenduko duten arau, balio eta printzipio zuzen eta onez osaturiko multzoa. Gure eguneroko portaera zuzenduko duena eta gizataldeak baliozkotuko duena.

    Etika: Hausnarketa filosofikoa da moralaren printzipio teorikoei buruzko hausnarketa. Horrek teorikoki eztabaidatzen du zertan datzan eginbeharra, edota zergatik jarrera batzuk ontzat edo bidezkotzat ditugun.

    • Moralki zuzena

      Moralki zuzentzat hartzen diren edukiarekin bat etortzea. Adibidez: musulman batek txerriki ez jatea.

    • Ez-morala

      Moralki zuzentzat hartzen ez diren edukiekin bat etortzea. Adibidez: judu batek larunbatean lan egitea.

    • Amorala

      Programatuta jokatzen dute, orduan, ezin zaie beraien ekintzen erantzule egin. Adibidez: animaliak.

  6. Erlatibismoa, Etnozentrismoa eta Eszeptizismoa

    Erlatibismo moralaren jarraitzaileek diotenez, zuzenaren eta onaren printzipioak giza talde bakoitzaren barruan baino ezin ditugu aurkitu, eta talde horretakoentzat balio dute bakarrik, bakoitzak bere ohitura eta tradizioak dituelako. Zuzena eta zuzengabekoa beti erlatiboak dira, giza talde bakoitzaren bizimoduaren araberakoak, ezinezkoa delako giza talde guztiak ados jartzea.

    Erlatibista kulturalaren iritziz, irizpide moralak kulturen araberakoak dira soilik.

    Etnozentristek diotenez, solaskidea edozein gizaki baldin bada, ezinezkoa da erabaki bat ona den ala ez arrazoitzea. Arrazoitu ditzakegun erabaki bakarrak, gure bizimoduarekin bat datozenak dira.

    Eszeptizismoa: Ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, inoiz ez baitago nahikoa frogarik zerbait egiazkoa dela esateko.

    Subjektibismoa eta erlatibismoa: Unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste; subjektu bakoitzaren esku dago.

    Emotibismoa: Ekintzek gugan sortzen duten sentimenduen bidez hautematen dugu ekintza horiek onak ala txarrak diren defendatzen duen jarrera.

  7. Filosofia eta Zoriontasuna

    Filosofoek jakitea zuten helburu, jakiteko grinahutsagatik jakitea. Baina jakiteko interes hori beste zerbaitera zuzendu zuten berehala: zoriontsu nola izan jakitea. Zer egin behar dugu zoriontsu izateko? Egia ezagutzeaz gain, ondo bizitzen jakitea ere berekin du, hau da, zoriontsu izatea eta zuzena. Filosofiak bere sorreratik ditu bi lan horiek: jakiteagatik jakitea eta ondo bizitzen jakitea.

    Hiru arazo ditu zoriontasunak:

    • Zoriontasun eredu unibertsalik eza

      Ez dago zoriontasun eredu unibertsalik, zeren eta, gizabanakoen, taldeen eta kulturen arabera, zoriontasun eredu bat edo bestea dago.

    • Zoriontasuna eta justizia

      Batzuk uste dute norberaren zoriontasunak besteen sufrimendua justifika dezakeela. Hori ongizatea da, eta batzuetan justiziaren aurka doa.

    • Zoriontasunaren baldintzapena

      Zoriontsu izatea ez dago norberaren esku soilik, baizik eta gainerakoek eta zorteak ere eragina dute.

Deskargatu

PDF Word HTML