- Lehenengo egia ziurra aurkitutakoan, Descartesek badaki zelako ezaugarriak dituen egiak beste baten bat aurkitu ahal izateko: ARGIA eta BEREIZIA. Hauexek baitira egiaren ezaugarriak. Beraz, hau, egia irizpide bihurtzen da.
- Hau kontuan izanda, bestelako egiarik ote dagoen NON bilatu behar da?
- ARRAZOIAN, hau da, segurua den gauza bakarrean.
- Arrazoian zer dago?
- IDEIAK. 3 ideia mota.
- ADBENTIZIAK/ARROTZAK/ERATORRIAK. Gizakiak zentzumenen datuak erabiliz egiten dituen kanpoko gauzen ideiak dira hauek: mendia, zaldia, zuhaitza, etab.
- FAKTIZIAK/IRUDIMENEZKOAK. Kanpoko gauzen ideiak nahasiz, gizakiak egiten dituen ideiak dira. Irudimenean baino ez dira existitzen. Adibidez, adarbakarra.
- JATORRIZKOAK. Gizakiak jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Gure arrazoian Jainkoak jarritako ideiak dira eta inoiz ez kanpotik, zentzumenen informaziotik, etorritakoak. Hauetako batzuk: Jainkoa, arima, etab. Gure esperientzian ez dauden izakien ideiak.
- Lehenengo biak zergati dauden arrazoian frogatzea ez da zaila. Izan ere ni neu izan bainaiteke egilea.
- Baina beste ideia bat ere badago: sustantzia mugagabearen ideia eta perfektutasunaren ideia.
- Ezin da ezer ezetik etorri. Hortik ezin baita ezen etorri eta askoz gutxiago ere sustantzia mugagabea.
- Ni ere ezin naiz ideia horren egilea izan, neu baino perfektuagoa da eta. Eta perfektua den gauza bat ezin baita akatsak dituen gauza batetatik etorri.
- BERAZ, Jainkoak berak ezinbestez jarri du nire gogoan.
- Jainkoaren existentzia frogatzeko beste bide bat: IZAKI PERFEKTUA.
- Neu ezin naiz nire buruaren egilea izan.
- Horrela balitz, ni perfektua izango nintzateke. Eta akatsak ditu.
- Beraz, nire kausa, ni baino perfektuagoa den izaki bat da: JAINKOA.
- ARGUDIO ONTOLOGIKOA.
- Izaki perfektuaren ideia perfektutasun guztiak dituen izakiaren ideia da.
- Perfektutasun guztiak izanez gero, EXISTENTZIA ezinbestez ere bai.
- BERAZ, izaki perfektuaren ideiatik beretik ondorioztatzen da, ezinbestez, existitu ere egiten dela.