Tomas akinoko bost ibilbide

Filosofia eta etika4,26 KB

ARRAZOIMENA ETA FEDEA TOMAS ETA AGUSTINENGAN

Kristautasuna eta filosofiaren arteko topaketa gertatu zen lehen unetik, fedea eta arrazoimenaren arazoa agertu zen: filosofiak ezagutza arrazoimenetik abiatuz bilatzen duenez, eta kristautasunaren edukiak errebelatuak direnez, baliteke biak, fedea eta arrazoimena, bat ez etortzea. Horregatik, pentsaera kristauaren historian fede eta arrazoimenaren arteko harremanak hainbat gorabehera pairatu ditu.

Agustinen jarrera: Agustin puntu honetan bere esperientzia pertsonaletik abiatzen da. Bera asetu ez zuten zenbait talde filosofikotan ibili zenez, arrazoimenak gizakiari fedea aurkitzen lagun ez diezaiokeela uste du. Baina, behin egia fedearen laguntzaz aurkituta, arrazoimenak egia hori ulertu, onartu eta bere menpe kokatu beharra dauka. Hortaz, erdi aroko pentsamendu kristauak filosofia teologiaren menpe jarriko du.Teoria horren arabera, kultura profanoak ez du zentzurik. Gizakiak Jainkoa eta Egia ezagutu dituenean, horietatik kanpoko egile edo arazoak aztertzea denbora galtzea izango da.

Tomasen jarrera: Tomas Aquinokoak ez zituen averroista latinoen teoria onartu. Era berean, ez zuen gustuko Agustinen jarrera ere. Tomasen teoria: Arrazoimena eta fedea guztiz ezberdinak dira edukietan eta metodoan. Hala ere, gauza asko arrazoimenaz eta fedeaz batera ezagut daitezke. Jainkoak mundu naturala eta supranaturala sortu ditu, baita mundu naturala ulertzeko dugun arrazoimena eta supranaturala ezagutzeko dugun fedea. Ez luke zentzurik Jainkoak sortutako bi tresna horien artean kontraesana egotea, ezta horietako bat baliogarria ez izatea ere. Kontraesanak azalekoa izan behar du. Arrazoimena aztertu beharko dugu, fedeak ezin baikaitu engainatu inolaz ere. Arrazoimenak ere ez gaitu engainatzen, baina gizakiok gaizki erabiltzen dugunean errorean erortzen gara.

JAINKOAREN EXISTENTZIA AGUSTIN ETA TOMASENGAN

Agustinen froga ideia eredugarrietan datza: hau da, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiok egia eredugarriak, beti berdin dirautenak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da , adimenak bere aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak.

Gizakiaren adimenean daude baina ez dira adimenarenak. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, izate absolutua, Jainkoa. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik eta aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du. Beraz, Jainkoa existitzen da. Tomasek, aldiz, bost bideak erabiltzen ditu.


Deskargatu

PDF Word HTML