San Agustinen Teologia: Txartasunaren Arazoa eta Hiru Mailak

Filosofia eta etika2,53 KB

Txartasunaren Arazoa eta Agustinen Erantzuna

Oraindik geratzen zaigu txartasunaren arazoa. Honen aurrean, eta manikeoen teoria garatuz, Agustinek esango du Txartasuna ez dela Jainkoak sortua; beraz, txartasuna izango litzateke Ongiaren Gabezia.

Horretaz gain, hiru txartasun mota ezberdin egongo dira:

  • Morala: Zerikusia dauka gure aukeratzeko askatasunarekin; gizakia aukeratzean txartasuna aukeratu dezakeelako.
  • Fisikoa: Heriotza eta mina giza naturarekin doa; sufrimendua beharrezkoa delarik sufrimendurako.
  • Metafisikoa: Sortuak izana berezko inperfekzio bat suposatzen du, gure sortzailea perfektua den bitartean.

Adan eta Eva: Pekatu Originala

Hau dator Adan eta Eva paradisuan Jakinduriaren fruitua (sagarra) jan zutenetik. Memento horretan ezin ziren ezjakintasunean geratu eta giza bizitza bereko pekatuarekin hasi zuten.

Honekin batera gizakion historia hasten da, Jainkoaren eskusartzea delarik. Baina denbora, historia, soilik gizakion lurran emango da, Jainkoaren lurran ematen ez den bitartean.

Kain eta Abel: Bi Hirien Sinboloa

Sinbolo bat emango dio bakoitzari: Kain izango da gizakion lurrarena eta Abel Jainkoaren lurrarena.

Honekin adierazi nahi duena da:

  1. Kain: Antzera lurreko ondasunen bila ibiltzen garela krudeltasunez eta askotan bortxakeriaz.
  2. Abel: Jainkoaren lurra da sinisdunen osotasuna, Jesukriston elkartuak.
Bakearen Garrantzia
Baina Cainen kasuan Agustinek ikuspuntu baikor batekin amaitzen du, esanez bakea garrantzitsua dela gure txartasunerako gaitasuna egonda ere.
Filosofia eta Patristika

Erdi Aroan elizak ez zuen ezer jakin nahi filosofiaz, baina San Agustini esker filosofia beste era batean ikusia izango da. Bera agertu zen Patristikaren mementurik garrantzitsuenean, honek laburtzen duelarik bere izakeran antzinaroko munduko gizartea eta arrazionaltasunari garrantzia.

Hau bere hurrengo esaldian laburbilduan geratu zen:

"Guk hitzegin nahi dugu, ez bakarrik testu sakratuaren autoritatearekin, baizik eta giza arrazoi unibertsalean oinarrituz ere".
Laburpen Sinbolikoa
  • ADAN-EVAren istorioa: Baliagarria da pekatu originala adierazteko.
  • KAIN-ABELen istorioa: Gizakion lurra eta Jainkoaren Hiriaren sinbolo dira.

Deskargatu

PDF Word HTML