Kant eta Ilustrazioa: XVIII. Mendeko Pentsamenduaren Gakoak

Filosofia eta etika2,98 KB

Idatzi zure testua hemen!

XVIII. Mendea: Ilustrazioaren Garaia eta Immanuel Kant

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia da, eta Immanuel Kant filosofo ilustratu nagusia da.

Pentsamendu Ilustratuaren Ezaugarri Nagusiak

  • Arrazoimena: Arrazoimenarenganako konfiantza zabaldu zen eta, honi esker, aurrerapen zientifiko, ekonomiko, politiko eta moralak eman ziren. Arrazoimenak mugak zituela onartu zen.
  • Erlijio naturala: Jainkoa munduaren sortzailetzat hartzen jarraitzen da, baina ez du gertakarietan parte hartzen; hauek arrazoimenaren pean daude.
  • Ezagutza zabaltzeko asmoa: Garai honetan Entziklopedia agertu zen (Diderot eta D'Alembert). Pedagogia ere sortu zen, heziketa bultzatzeko asmoz.
  • Gizartean berdintasuna eta askatasuna bultzatzeko ideiak: Monarkiaren kontrako altxamendu burgesak gertatu ziren eta emakumearen rola gizartean indartu zen.
  • Baikortasun kulturala: Etengabeko progresuan sinesten zuten. Arrazoiari esker, teknikan eta zientzian aurrerapen handiak egon ziren.
  • Filosofia: Orientazio praktikoa hartu zuen, kritika soziala eta politikoa bideratuz. Gizakiek dogmak alde batera utzi eta pentsatzera ausartu behar zutela aldarrikatu zen.

Testuinguru Historikoa eta Politikoa

AEBn Konstituzioa onartu zen eta Frantziako Iraultza gertatu zen; giza eskubideen lehen aldarrikapenak eman ziren. Kant aldaketa hauen aldekoa zen.

Hala ere, Federiko Handiaren despotismo ilustratua goraipatu zuen. Bere ustez, legeak herriaren esku egon behar ziren, baina konstituzioa erregearen esku. Erregeak legea bete behar zuen eta herriak ezin zuen bere aurka egin.

Kanten Filosofian Izandako Eraginak

Kanten filosofian hainbat korrontek izan zuten eragina: Arrazionalismoa (Wolff), Enpirismoa (Hume), Ilustrazioa eta talde protestante pietista.

  • Arrazionalismoa: Christian Wolff Leibnizen jarraitzailea zen. Arrazionalismoaren arabera, arrazoimena da ezagutzaren iturri bakarra; Humek, ordea, ezagutza horren berrazterketa egitera bultzatu zuen Kant.
  • Enpirismoa: David Humek eraman zuen enpirismoa bere azken ondorioetara. Honen ustez, morala emozio bat besterik ez da.
  • Ilustrazioa: Frantziar ilustratuengandik gizakiaren askatasunaren ideia hartu zuen. Rousseauk izan zuen eragin handiena, gizarte hitzarmenaren ideia emanez: gizakia naturatik atera da, gizaki artifizial bat sortuz. Gizakiek haien beharrak asetzeko estatua sortzen dute eta legeak garatzen dituzte; subiranotasuna herritik dator.
  • Pietismoa: Teologismoa kritikatu zuen, baina bere pentsamendua espirituala eta erlijiosoa da. Pietismoa determinismoaren alde agertzean, Kant guztiz kontra jarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML