Descartes eta Kant: Filosofiaren Oinarriak eta Etika
Descartes: Metodoa eta Ezagutzaren Oinarriak
9. "Lehena ez zen ez nuela ezer hartuko egiatzat...": Lehen araua ebidentzia da. Egia ez da froga esperimentalen bidez lortzen, ebidentzian baizik, «argia eta bereizia» denean. Hau da, gure arrazoiak berehala egiazkotzat hartzen duenean, dudarako aukerarik gabe, eta beste edozeinengandik bereizten denean. Bigarren araua analisia da (konplexutik sinplera murriztea); hirugarrena, sintesia (ezagutzen denetik ezezagunera abiatzea); eta azkena, arrazoibidea berrikustea.
13. "Nire ekintzean zalantzati ez irauteko...": Descartesek bere behin-behineko morala aurkezten du, bere sinesmen guztiak zalantzan jartzeko proiektu filosofikoa gauzatzen duen bitartean jokabidea gidatzeko.
18. "Ez dakit han egin nituen.
...