Giza Izatea, Gizartea eta Kultura: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika2,74 KB

Animalia Kulturala

Gizakiak kulturari irekitzeko premia duela esan nahi du, moldatzeko, gauzak asmatzeko eta aurrea hartzeko modu eraginkorra baita.

Gizabanakoa

Espezieko banako oro da. Gaur egun, gizaki bakoitza bakarra eta paregabea dela uste da, eta bakoitzari eskubide batzuk dagozkio. Aro Modernoan lortu ziren gizabanakoaren eskubideak eta askatasunak.

Indibidualismoa

Indibiduo hitza Aro Modernoan sortu zen.

Indibidualismo Altruista

Gizartea ezinbestekoa du. Pertsona ezingo litzateke izan gizarte gabe. Ez luke bere proiektu pertsonala garatuko, kooperatiboa baita.

Indibidualismo Posesiboa

Gizaki indibidualak ez du gizartea behar bere proiektu pertsonalak betetzeko eta garatzeko.

Gizartearen Jatorria eta Ikuspegiak

Aristotelesen Ikuspegia

Aristotelesek gizakia "animalia politikoa" dela dio, hau da, izatez gizartekoia dela. Gizartea eta gizartearen bidez jasotzen duen kultura ezinbestekoak dira berezko gaitasunak garatu ahal izateko.

Thomas Hobbesen Ikuspegia

Hobbesek gizakiari buruzko ikuspegi iluna du. "Gizakia otsoa da gizakiarentzat" esaten du, eta gizabanako bakoitza, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean dagoela.

Jean-Jacques Rousseauren Ikuspegia

Rousseauren arabera, gizakia xaloa eta bakartia da berez, eta ez du gizartearen beharrik bizitzeko. Hala ere, berezko errukia ere badu lagun hurkoekiko.

Antropologia eta Gizartearen Bilakaera

Antropologiak kultura-adierazpenak interpretatzen eta zer esan nahi duten ulertzen saiatzen da.

Lehen Gizarteak (Goi Paleolitoa)

  • Goi Paleolitoan aurkitzen ditugu.
  • Berdintasunezko gizarteak ziren.
  • Ehiztariak eta biltzaileak ziren.
  • Trukea eta elkarrekikotasuna ziren ekonomiaren oinarria.
  • Eskarmentu handiko gizonezko bat izaten zen buruzagi.

Nekazaritza Gizarteak

  • Duela 10.000 urte hasi ziren.
  • Biztanle kopurua gora egin zuen eta baliabide gutxi zeuden.
  • Ondasunak pilatzean eta kontrolpean birbanatzean gizarte berriak sortu ziren, tribu buruarekin eta guzti.

Estatu Berriak

  • Boterea zentralizatuta zegoen.
  • Gizartea are maila gehiagotan banatua zegoen.
  • Ondasunak batere berdintasunik gabe banatzen ziren.
  • Hiri garapena eta kultura-garapen handia gertatu ziren.
  • Teknika berriak sortu ziren nekazaritza intentsiboan.
  • Lege esplizituak egiten hasi ziren.
  • Ekonomia hazkundearen ondorioz kultura-adierazpen berriak sortu ziren.
  • Gizarte antolamendu berriak ezarri ziren.

Sozializazioa

Sozializazioa gizabanakoak gizartean integratzeko eta bere arauak, balioak eta ohiturak ikasteko prozesua da.

Deskargatu

PDF Word HTML