Ezagutza, Filosofia eta Arrazionaltasuna: Definizioak eta Motak

Filosofia eta etika2,79 KB

Zer da Ezagutza?

Ezagutza, gauzen egoera geureganatzea da, besteekin elkarbanatzeko. Ezagutzeko jardueran bi mutur egongo dira: batetik, subjektua, ezagutzeko jarduera egiten duena, eta bestetik, objektua, jardueraren helburua dena, geureganatu nahi duguna. Beste bereizketa bat egin daiteke: batetik, ezagutzeko jarduera edo ezagutzea (egia bilatu), eta bestetik, jardueraren emaitza edo ezagutza (aurkitutako egia).

Ezagutzaren Mailak (Kanten arabera)

Kanten arabera, hiru ezagutza-maila sortzen dira: iritzia, sinesmena eta jakintza.

Iritzia

Subjektuak zerbaiti buruzko iritzia duenean, egiazkotzat hartzen du, baina ez du erabateko ziurtasunik izaten:

  • Ikuspegi objektiboa: Ez du besteek nahitaez onartzeko justifikaziorik aurkitzen.
  • Ikuspegi subjektiboa: Subjektua ez da ausartzen esandakoa ziurtzat jotzera.

Sinesmena

Subjektua erabat ziur egoten da pentsatzen duena egia dela, baina guztiek onartuko duten justifikaziorik ez badu, hori egia dela sinesten du.

Jakintza

Oinarri subjektiboak eta objektiboak dituen iritzia da.

Filosofiaren Izaera

Filosofia Egiaren Bila

Filosofiaren ezaugarria jakinduriarekiko maitasuna izatea da. Filosofia jakinduriaren eta ez-jakinduriaren artekoa da, egia bilatzen duena.

Filosofia Zoriontasunaren Bila

Sokrates izan zen filosofian unibertsoan zoriontasuna nola izan genezakeen ikertu zuen lehen filosofoa. Gizaki guztiok zoriontsuak izan nahi gara, baina nola lor genezake zoriontasun hori, bakarka ala komunitatean? Horrela, ezagutzeaz gain, filosofiak ondo bizitzen jakitea ere berekin du.

Jakintza Filosofikoak

Filosofia jakintza motak bitan bana daitezke: teorikoa eta praktikoa.

Filosofia Teorikoa

Errealitatearen ezagutzaz arduratzen da. Ezagutza hori lortu ahal izateko, arrazoimenaz ere arduratzen da.

Filosofia Praktikoa

Ekintzaz arduratzen da, giza ekintza bideratuz. Bertan, deliberaziozko arrazoimenaren bidez, zer komeni zaigun hautatzen laguntzen digu.

Arrazionaltasun Teorikoa eta Praktikoa

Arrazionaltasuna zerbait azaltzeko, justifikatzeko edo argudiatzeko gaitasuna da. Arrazionaltasuna ez da monolitikoa, horregatik, bi sailkapen klasikotan bereizten da:

Arrazionaltasun Teorikoa

Errealitatea azaltzen saiatzen den arrazionaltasuna da. Honek, ideal morala ematen digu.

Arrazionaltasun Praktikoa

Ekintza orientatzen saiatzen den arrazoimena da. Honek, ideal morala lortzeko bidean jartzen gaitu. Aristotelesek zentzuzko arrazoimena deitu zuen; izan ere, arrazionaltasun aztertzailea eta orientatzailea da: zoriontasuna aurkitzeko zer hautatu beharko genukeen argitzen saiatzen dena.

Deskargatu

PDF Word HTML