Descartes eta Spinozaren Filosofia: Jainkoa, Mundua, Gizakia
Jainkoa Descartesen Filosofian
Descartesek Jainkoaren existentzia frogatzen du, ziurtasun absolutua lortzeko beharrezkoa baita. Frogatzeko, berak edukitako gauza bakarretik abiatuko da: res cogitansetik. Ideia hitza erabiltzen du Descartesek pentsamenduak adierazteko, eta hiru mota nabaritzen ditu. Pentsaera moduan hartzen baditugu, ez dago desberdintasunik, baina iruditzat hartuz gero, oso desberdinak dira.
Beraz, kausa-efektu printzipioan beste errealitate bat izan behar du:
a) Lehen Froga: Substantzia Infinitua
Jainkoa substantzia infinitua, betierekoa eta mugagaitza da, eta hari esker existitzen diren gauzak sortuak eta ekoiztuak izan dira. Nolakotasun hauek bikainak dira; beraz, Jainkoa existitzen da.
b) Bigarren Froga: Izaki Perfektua
Ez da froga berri bat, aurreko froga aurkezteko beste era bat baizik.
c) Hirugarren Froga: Argudio Ontologikoa
Izaki perfektua, haren existentzia eta esentziatik banaezina da; beraz, kontraesana izango litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea.
Res Extensa / Mundu Gorpuzduna
Descartesek, lehenengo bi substantziak aurkitu ostean, gauza gorpuzdunen existentzia frogatuko du. Horretarako, bere baitan dituen ideietara jotzen du. Descartesek dio bera ezin dela ideia horien kausa izan; beraz, bera ez den beste substantzia batetik etorri behar dute. Jainkoak, engainatzailea ez denez, bermatzen du ideia horiek kanpoko munduarekin bat datozela.
Beraz, joera hori ilusio bat ez dela ondorioztatzen du, eta gauza horien kausa gauza gorpuzdun berberak direla dio. Descartesentzat, Jainkoak bermatzen du ideia eratorriek korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin. Kanpoko mundutik hautematen dugun objektua berbera da: hedadura, mugimendua eta irudia. Hedadura res extensaren ezaugarri propioa da.
Gizakia
Descartesek bi substantzia bereizten ditu gizakian: pentsatzailea eta hedatua. Arima (pentsatzailea) ulertzeko errazagoa da; gorputza, berriz, gizakiaren zati bat da, eta haren funtzioa adjektiboa izaten da. Gorputz hori lege mekanizistek gobernatzen dute, eta arima autonomoa da. Bizitzen gauden bitartean, bi substantziak estu lotuta daude, bat izango balira bezala, baina independenteak dira. Descartesek bien arteko lotura azaltzeko puntu bat ezartzen du: guruin pineala.
Spinozaren Pentsamendu Politikoa
Spinozaren ustez, gizakiak beste gizaki batzuekin elkartu behar du kaosa saihesteko. Gizaki orok bulkada bat du bere burua kontserbatzeko, eskubide naturala iraunarazteko balio diona. Haserrea eta gorrotoa dugunez, gizakien artean etsaiak gara.
Bakoitzak nahi duena egingo balu, beldurrik gabe bizitzea ezinezkoa izango litzateke. Horregatik, gizakiok hitzarmenak egitea beharrezkoa dugu. Hitzarmen bati baliagarritasuna ematen diona erabilgarria izatea da. Gobernatzeko eredurik naturalena eta norbanako askatasunarekin bat datorrena demokrazia da; haren helburua nahi irrazionalak saihestea da.
Spinozaren helburua gizakion jokabidea arrazoiak gidatzea da, ez beldurrak. Modu arrazional batean, gizarte baten ezaugarri bat tolerantzia erlijiosoa da. Askatasun hori ez da jendearentzat kaltegarria. Spinozaren erronka da ahalik eta askatasun gehiago eta ongizate publikoarekiko kezka uztartzea.