Kant eta Hume: Etika, Arrazoimena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,21 KB

Kant: Arrazoimena eta Morala

Gizakia arrazoimenak eta emozioek osatutako izaerarekin jaiotzen da. Gure bizitzan zehar hainbat erabaki hartu eta justifikatu behar ditugu. Izaki moralak gara, eta gure kontzientzia moralak ongia eta gaizkia bereizteko printzipioak eskaintzen dizkigu. Erabakiak hartzera bultzatzen gaituzten indarrak bi multzotan bereizten dira: autonomia morala eta emotibismoa.

Kanten Etika Autonomoa

Kanten arabera, arrazoimen teorikoaz gain, arrazoimen praktikoa ere badago (etika). Etika autonomoa da (ez heteronomoa), eta hori dela eta, gizakiak legeak jartzen dizkio bere buruari. Arrazoimenak bere kabuz bilatzen du zuzen jokatzera bultzatzen duen printzipioa: inperatibo kategorikoa.

Autonomia eta Emotibismoa: Kant eta Hume

Kanten arabera, gizakia izaki autonomoa eta askea da, unean uneko sentimenduak baztertu eta arrazionalki joka dezake. Hala ere, arrazoimenak ez du gizakia guztiz aske egiten, eta gainera batzuetan honen eskubideen kontra egiten du. Bestalde, emotibismoaren ikuspegitik, Hume-k arrazoimena «grinen esklabo» dela dio, grinek bultzatzen baitute gizakia jardutera.

Hume eta Baieztapen Moralak

Hume-k zioen bezala, ekintza baten gaiztakeria edo ontasuna, ekintza horrek gugan sortzen duen sentimenduak adierazten digu. Manipulazioaren eta propagandaren helburua solaskidea gure helburuetarako erabiltzea da, eta ez bere interesengatik. Gizabanakoak gure interesetarako konbentzitzea ez da bidezkoa, horrela beraien grinak zapaltzen baititugu.

Arrazoimena eta Emozioak: Kontrajarriak?

Ez dugu arrazoirik arrazoimena eta sentimenduak aurkakoak direla esateko: Arrazoimenak ez du guztiengan berdin eragiten; beraz, arrazionalki jokatu arren, ez dugu denok berdin pentsatuko. Berdin gertatzen da emozioekin, bakoitzak desberdinak baititugu.

Gizakiaren Askatasuna Gaur Egun

Gaur egun, gizaki arrazional eta askearen ideia ez da guztiz erreala. Esaterako, homosexualak gizarte edo kultura batzuetan baztertuak dira eta ez dira aske, beraien bizitza libreki garatu ezin baitute. Horrez gain, gobernatzaileek ere legeak inposatzen dizkiete herritarrei, aske eta autonomo izateko aukera kenduz.

Deskargatu

PDF Word HTML