Kant: Autonomia Morala eta Etika

Filosofia eta etika2,65 KB

Kant eta ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra gramaticos.

Kanten teoria morala: Kanten ustez, arrazoia ezagumen teorikoa eta praktikoa da.
Arimaren teoriak:

  • Arrazoi teorikoa: Arrazoiak agerian uzten dituzte eta izaten dena deskribatzen dute (hau horrela da).
  • Arrazoi praktikoa: Eguneko erabakiak hartu (horrela jokatu behar), obeditzeko edo ez egiteko aukera, egintzaharrara bultzatzen gaituena da.

Beraz, arrazoi praktikoaren bidez izana behar duena ezagutzen dugu eta teorikoaren bidez izana bera ezagutzen dugu, baina bi kasuetan a priori egiten dugu; gu geu gara legegile.

Kontzientzia morala: Existentzia dudaezina, ekintza txarrak zein onak bereizten diguna da, gidatzen gaituena. Gu ideal batzuen arabera egiten ditugu geure ekintzak. Hiru ezaugarri unibertsala izateko:

  • Kategorikoa, ez hipotetikoa: Zerbait lortzeko bideak ezarri, ez du balio unibertsalik, helburua lortu nahi dutenentzat bakarrik balio du.
  • A priorizkoa: Nola jokatu behar dugun.
  • Autonomoa: Subjetuak bere ekintzak bideratu.

Autonomia morala: Autonomoan bezala, subjetuak bideratu behar ditu bere ekintzak, ezeren menpe (Jainkoa, adibidez). Ekintza moralak egiten ditugu moralak egitea nahi dugulako, zigorrari beldurra diogulako ez. Beraz, Kanten ustez, etikaren oinarria askatasunean dago. Gu geure buruari ezartzen dizkiogu lege etikoak, ez Jainkoak edo naturak.

Inperatibo kategorikoa: Lege morala desobeditu daiteke, agindu forman ematen digutelako. Kanten formulazioa: jokatu besteekin zurekin nahi duzun bezala. Kanten filosofian ahalbidetzen duten a priorizkoak, ez dute arrazoi teorikorik:

  • Arimaren hilezkortasuna: Hil ondoren bizitza al dagoen.
  • Jainkoa: Gizakiak historiaren zentzua bilatzen duenean, beste munduan bakarrik satisfakzioa aurkitzen du.
  • Askatasuna: Giza esparruan bakarrik, mundu fisikoan determinismoak eta kausalitateak agintzen baitute.

Arrazionalismoa eta enpirismoa Kant-engan.

Arrazionalismoaren arabera, ezagutza guztiak adimenetik eratortzen dira, esperientziaren beharrik gabe, dedukzioa aplikatuta eta a priorizko ideiak hartuta egia absolutuetara iristen dira, hau da, esperientziaren aurkakoa.

Enpirismoaren arabera, ez dago a priorizko ideiarik, datu sentigarrietatik eskuratzen da ezagutza, hau da, esperientziak aplikatu behar dira. Eszeptizismoa.

Kritizismoaren bidez, arrazionalismoa eta enpirismoaren arteko aurkakotasuna 'gainditzen du'.

Deskargatu

PDF Word HTML