Filosofiaren Hastapenak: Mitoak, Filosofoak eta Sofistak

Filosofia eta etika4,2 KB

Mitoaren ezaugarriak eta esanahia

  • Edozein motatako ipuina edo kontakizuna da.
  • Mitoa antzina gertaturiko alegiazko kondaira da eta ia gehienetan zehazgabea da.

Mitoaren ezaugarriak

  1. Ez du desberdintasunik naturaren eta gizartearen artean.
  2. Mitoak izaera magikoa du, irudietan pentsatzen du.
  3. Mitoaren funtzioa gizakiaren esperientzia irudietan adieraztea.

Mendebaldeko filosofiaren jatorria

  • Filosofia Grezian jaiotzen da Asia Txikiko kolonietan K.a. 6. mendearen inguruan.
  • Zientzia izena grekoek asmatu zuten. Pentsalari grekoek mitoek heriotzari buruz eta hainbat garairi buruz esaten zutenekin ez zeuden ados.
  • Filosofia bereizpenengatik sortzen da: zentzumen/arrazoia, itxura/errealitatea, devenira/izana.
  • Zentzumenek engainatu egiten gaituzte, argumentu horrekin hasten da filosofia Grezian.
  • Arrazoiari esker ezkutuko errealitate hau ageri uzten dute, zentzumenek erakusten diguten errealitate baino egiazkoa da.

Filosofo presokratikoak

  • K.a. 7. mendearen amaieran - 5. mendearen hasieran.

Ezaugarriak

  1. Lehen arrazoia arjea da (errealitatearen oinarrisko printzipioa).

Filosofoen definizioa

  1. Lehenengoa izakiaren ordenean.
  2. Aldaketa guztien oinarria.
  3. Gobernatzen duen indar gidari edo natura eta errealitatea eta bere aldaketak azaltzen duena.

Gizon emakumeen ezagutzazko almenak

  1. Arrazoia eta ezaguera sentikorra kontrajarri.
  2. Zentzuen bidez ezin gara egiara heldu.

Pentsalari nabarmenetariko batzuk

  • Tales: lehenengo filosofo ezagunen. Honen ustez ura da arje. Dena uratik dator eta urara doa. Gauza guztietan ura nabarmenduta dago.
  • Parmenides: ezagutzaren bide bi desberdin:
    1. iritziarena eta doxarena, faltsukeriara eta akatsera daramatzana.
    2. egiaren eta episteme honek izatearen baieztapena daramana.
  • Heraclito: mugimenduaren filosofia da. Honen ustez munduan dena dago aldaketa iraunkorrean eta aldaketa hauek lege baten menpe daude, logos legearen menpe.
  • Pluralistak: Parmenides bezala errealitate primarioen existentzia onartzen dute baina Heraclito moduan mugimendua azaltzea nahi dute eta errealitate primario horien arteko konbinazio eta trukearen bidez azaltzen dute mugimendua.
    1. Empedokles: ura, sua, airea, lurra bidez beste gauza batzuk sortuko dira.
    2. Demokrito: atomoei oinarrisko partikulak direla dio.
  • Pitagorikoak: zenbakiak arjea da errealitatearen oinarria. Errealitatea armonia eta proportzioa izango litzateke.

Sofistak

  • Ez zuten eskolarik sortu baina ezaugarri bereko talde bat osatu zuten.

Ezaugarriak

  1. Jarrera erlatibista eta eszeptikoa hartu zuten. Gauza honen fenomenoa edo aspektuak ezagutu ahal ditugu, egi objektibo eta unibertsal bat ez dagoelako, eta ez dago ezer berez egiazkoa edo gezurrezkoa denik.
  2. Sofistak gai kosmologikoak alde batera utzi eta arazo praktikoetan arreta jartzen dute.
  3. Atenasen hitzaren gorespena hedatzen da. Hitzen bidez "arrazoiketa ahulak sendoak izan daitezke" gure erretorika eta dialektika interes partikularrak eta subjektiboak.
  4. Sofisten arabera instituzio eta arau moral guztiak natura eta instituzioak arau eta baloreak desberdintzen zituzten.

Socrates

  • Atenasen jaio eta hil zen. Fedegabetasunagatik, jainko berriak sortzeagatik eta gaztedia hondatzeagatik salatu zuten. Hiltzera zigortu zuten. Ez zuen utzi ezer idatzita eta dakigun guztia bere ikasleak esandakoa da.
  • Elkarrizketaren bidez argudiaketa induktiboa.
  • Definizio unibertsala. Lan hau lortzeko prozesu induktibo bat, zeren elkarrizketaren bidez egiara heltzea lortzen duena. Prozesu honek une bi ditu:
    1. Gezurtapenak: solaskideari jakinaraztea egiatzat zituen ezaguera batzuk gezurrak direla.
    2. Maieutika: iritzi faltsuak baztertu ondoren solaskideak berak filosofoaren laguntzaz aurkituko du.
  • Metodo socratikoa: prozesu induktibo bat ezagutza unibertsalera eramaten gaituena.

Deskargatu

PDF Word HTML