Stockaren kudeaketa eta segurtasun-neurriak
Arrisku hau saihesteko, artikulu bakoitzaren gutxieneko gordailu edo stockak ezarri behar dira, honako hauek kontuan hartuta:
- Hornitzaileen entrega-epeak.
- Aurreikus daitekeen eskaria.
Segurtasun-neurri gisa, biltegiek segurtasuneko gordailuak edo stockak dituzte. Eskariaren erritmoa edo entrega-epeak zenbat eta aldakorragoak izan, orduan eta handiagoa izan beharko du segurtasuneko gordailuak.
- Gehieneko gordailua edo stocka: Biltegi daitekeen produktu baten gehieneko kopuruari esaten zaio.
- Eskabide-puntua: Artikulu jakin bat eskatu behar den unea da.
- Aurreikuspen perfektua: Eskaria eta entrega-epeak aurreikusi ahal badira, orduan, gordailuko edo stock aktiboko izakinak noiz agortuko diren ere aurreikusi daiteke,
...