Langabezia Motak eta Merkatuaren Hutsegiteak

Ekonomia2,76 KB

Langabezia motak eta horiei aurre egiteko neurriak

  • Koiunturazkoa: Merkatu-ekonomietan, enplegua ekonomiaren gorabeheren menpe dago: atzeraldietan langabezia handitu, eta hedaldietan murriztu egiten da. Sektore publikoak ekonomiaren gorabeherak arintzen ditu, lan-eskaintzaren aldaketak murrizteko.
  • Urte-sasoikoa: Garai jakin batzuetan besterik ez da egiten lana; hau da, garai batzuetan lan gehiago dago beste batzuetan baino. Hau murrizteko, ekoizpen-egitura dibertsifikatzen da mendekotasuna gutxitzeko.
  • Frikzionala: Borondatezko langabezia da; lan egiteko gaitasuna izanda, lan hobea bilatzeko edo atseden hartzeko langabezian egotea da. Lan-bitartekaritza hobetzea da helburua, langileak eta enpresak errazago konektatzeko.
  • Egiturazkoa: Langileen prestakuntza eta lan-eskaintzaren arteko desoreka da. Egiturazko langabezia teknologia-aldaketekin sortzen da, eta prestakuntzak zein birziklapenak laguntzen dute egoera hori zuzentzen.

Merkatuaren hutsegiteak eta Estatuaren esku-hartzea

Ondasun ez-errentagarrien eskasia

Sektore pribatuarentzat jarduera batzuk ez dira errentagarriak eta, horregatik, ez ditu eskaintzen. Sektore Publikoak (SP) hornitzen ditu beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzu horiek, sektore pribatuak ekoizten ez dituenak.

Kanpo-eraginak

Ekonomia-jardueren eraginez sortutako ondorioak dira, eta hori sortu dutenek ez ezik, gainontzekoek ere jasaten dituzte. Ingurumen-politikak baliatzen dira garapen jasangarriaren bidean: gaur egungo beharrizanak asetzea, etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe.

Errentaren banaketa desorekatua

Merkatuak bakarrik funtzionatzen uzten baditugu, aberatsak gero eta aberatsagoak izango dira eta pobreak gero eta pobreagoak. Ekitate-printzipioa erabilita, Sektore Publikoak errenta "berriro" banatuko du, "aberatsetatik dirua hartuz" eta "pobreenei emanez": dirulaguntzak, bekak, LGS (Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata)... Horretarako, zerga-politika erabiliko du.

Lehia ez-perfektua

Enpresa batzuk beraien nagusitasuna erabil dezakete lehiaren aurka joateko. Lehiaren aurka joateak kontsumitzaileen aurka joatea esan nahi du. Lehia askearen defentsa: merkatuetan lehia egoten bada, kontsumitzaileak irtengo dira irabazten.

Ziklo ekonomikoaren ezegonkortasuna

Ekonomiak gorabeherak ditu, BPGaren maila aldakorra da denboraren joanean: hedaldiak eta atzeraldiak txandakatzen dira. Hedaldiak eta atzeraldiak leunduz: hedaldietan "aurreztuz" eta atzeraldietan "laguntzak emanez, ondasun eta zerbitzuak ekoiztu edo kontsumituz...".

Deskargatu

PDF Word HTML