Finantzaketa Iturriak, Inbertsioa eta Balorazio Metodoak
Finantzaketa Iturriak eta Hautaketa
Besteren Baliabideak
Epe Luzerako Besteren Baliabideak
Baliabide hauek finantza-kostu bat dute. Modalitate guztietan kontratu bat dago beti, eta hor zehaztuta daude maileguaren baldintzak eta zer interes ordaindu beharko den.
Epe Laburrerako Besteren Baliabideak
- Finantzaketa-iturri espontaneoak: Ez dute kosturik izaten.
- Hornitzaileen kreditua: Kostu inplizitu bat izango du, eskura ordaintzeagatik deskontu bat eskaintzen badute.
Finantzaketa Iturria Hautatzeko Irizpideak
Inbertsio-mota
Aktibo korronteko ondasun bat finantzatu behar denean, finantzaketa-iturria epe laburrerakoa izan daiteke. Ondasunak enpresan urtebete baino denbora luzeagoan egon behar badu, ordea, finantzaketa itzultzeko epeak ere urtebete baino luzeagoa izan beharko du.
- Aktibo korronteko ondasunak finantzatzeko: Epe laburreko finantzazioa.
- Aktibo ez-korronteko ondasunak finantzatzeko: Epe luzerako finantzazioa erabiltzea gomendatzen da.
- Enpresa ondasunak mantentzeko: Baliabide propioak erabiltzea gomendatzen da.
Enpresak Zenbateraino Zorpetu Nahi duen
Enpresak zorpetze-maila txikiagoa izan nahi badu, finantzaketa-iturri propioak bilatzeko ahalegina egin beharko du. Enpresak bere errentagarritasun ekonomikoa handitu nahi badu edo finantzaketa-baliabide propioak erabili ezin baditu, kanpoko finantzaketa-iturriak erabiliko ditu.
Finantzaketa Iturriaren Kostua
Epe luzerako finantzaketa-iturriek kostu handiagoa izan ohi dute epe laburrerako finantzaketa-iturriek baino. Kasu batzuetan, hornitzaileen finantzaketak eta finantzaketa-iturri espontaneo batzuek ez dute inolako kosturik eragiten. Enpresak kostu txikieneko finantzaketa-iturria aukeratuko du, kostuak gutxituz, mozkinak handitzeko.
Inbertsioa eta Enpresaren Papera
Inbertsioaren Definizioa
Inbertsioa une jakin batean baliabide batzuk kontsumoa ez den erabilera baterako erabiltzea da, etorkizunean irabazi bat lortzeko.
Enpresaren Papera
Enpresa da inbertsioak egiten dituen agente ekonomiko nagusia: enpresak erosten duena normalean inbertsioa da. Haren asmoa egindako ordainketa berreskuratzea eta, horrez gain, etekin edo errentagarritasun-tasa egoki bat lortzea da. Enpresen inbertsioak ekartzen du hazkunde ekonomikoa. Enpresak kapitalen merkatutik eskuratzen ditu behar dituen baliabideak. Familiak, enpresak eta Estatua dira enpresari kapitala eskaintzen diotenak.
Inbertsioak Hautatzeko eta Baloratzeko Metodoak
Metodo hauek bi multzotan banatzen dira:
Metodo Estatikoak
Metodo hauetan inflazioaren eragina ez da kontuan hartzen (adibidez, Pay-Back).
Metodo Dinamikoak
Inflazioaren eragina kontuan hartzen da (adibidez, BEG).