Ekoizpen-Faktoreak, Sektoreak eta Ekonomia-Hazkundea
1. Ekoizpen-Baliabideak: Natura, Lana eta Kapitala
Ekoizpen-faktoreak edo baliabideak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.
1.1. Natura-Baliabideak (Lurra)
Jatorria naturan dutenak dira. Termino hori adiera zabalean erabiltzen da eta, landatzeko lurraz eta hiri-lurraz gain, lur-zoruko eta itsasoko baliabideak ere hartzen ditu, hala nola mineralak eta arrainak.
1.2. Lana
Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera fisiko nahiz intelektual oro da.
1.3. Kapital-Ondasunak
Enpresaren titulartasuna duten ondasunak dira, eta bi multzo handitan banatzen dira:
- Dirua.
- Eraikuntzak, makineria, altzariak, ordenagailuak, lursailak, etab.
Teknologiaren Definizioa
Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko...