Estatuaren eginkizun ekonomikoa eta politika makroekonomikoa

Ekonomia2,55 KB

Estatuaren eginkizun ekonomikoaren oinarriak

Estatuaren aurrekontu orokorrak: Dagokion urterako gastuen eta sarreren aurreikuspenaren zerrenda xehatua da.

Ongizate ekonomikoa: Estatuaren ikuskera bat da; horren arabera, Estatuaren ardura da biztanleria osoari oinarrizko zenbait eskubide aitortu eta bermatzea, esate baterako, osasungintza eta hezkuntza.

Errentaren birbanaketa: Estatuak, ekitate-printzipioa betez, merkatuak ekonomia-ahalmen handiko herritarrei esleitutako funtsak birbanatzeko egiten duen prozesua da.

Ekitate-printzipioa: Printzipio honen arabera, Estatuaren zuzentze-jarduera ahalbideratzen duten gastuak herritar guztien artean finantzatu behar dira.

Estatuaren eginkizuna eta merkatuko hutsegiteak

Merkatuak ez dira beti gizartearentzat egokienak, muga edo hutsegiteak dituztelako. Hona hemen nagusiak:

  • Ondasun publikoen urritasuna: Merkatuek ondasun pribatuak ekoizten dituzte, baina ez ia ondasun publikorik.
  • Esternalitateak: Ekonomia-jarduera askok ondorioak sortzen dituzte gizartean eta ingurumenean.
  • Lehiarik eza: Enpresa handiek nagusitasunezko posizioa izaten dute merkatuan prezioak eta baldintzak finkatzeko.
  • Errentaren banaketa desorekatua: Merkatuak sortzen duen errenta-banaketa kaltegarria izaten da egoera txarrenean daudenentzat.
  • Ekonomia-zikloen ezegonkortasuna: Ekonomian krisialdiak egoten dira.

Merkatuak gizartearentzat kaltegarriak diren ondorioak sortzen dituenean, merkatuko hutsegiteak esaten zaie.

Ekonomia-zikloak eta jarduera ekonomikoa

Ekonomiak jokabide ziklikoa du:

  • Hedatze-faseak: Ekonomia-jarduerak eta enpleguak hazkunde handia izaten dute.
  • Atzeraldiak eta depresioak: Baliabideak erabili gabe geratzen dira.

Politika makroekonomikoa

Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak zuzentzeko, Estatuak ekonomian esku hartzen du politika hauen bidez:

  1. Lehia sustatzea: Merkatuetan lehia perfektua eta askatasuna bermatzea.
  2. Prezioen egonkortasuna: Deflaziorik ez egotea eta inflazioa ahalik eta txikiena izatea.
  3. Hazkunde ekonomikoa: Ekonomia-jardueraren bolumena handitzea edo egonkortzea.
  4. Kanpo-harremanak: Beste herrialde edo merkataritza-bloke batzuekiko harremanak arautzea, onurak lortzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML