Beste ikastaroak mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Enpresaren Finantza Analisia: Ondare, Finantza eta Ekonomia Ratioak

Ekonomia3,56 KB

Ondare Analisia

  • Maniobra-fondoa: (OG + Pek) - Aek EDO AK - PK

    > 0: Balio positiboa izatea komeni da, bestela ordainketa-etendura arriskua dago. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta arazo gutxiago epe laburreko zorrak ordaintzeko.

  • Epe Laburreko Kaudimena: MF / A

    > 5%: %5etik gora ordaintzeko gaitasun handiagoa adierazten du. Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta inbertsio gutxiago eta mozkinari uko egiteko joera.

  • Epe Luzeko Kaudimena: OG / A

    > 50%: %50etik gora enpresa bere baliabideekin gehiago finantzatzen dela adierazten du, zorrekin baino. %50 baino askoz gehiago bada, inbertsiorik ez egiteko, zorrik ez egiteko eta errentagarritasun-aukerak galtzeko arriskua dago.

  • Finantza Mendekotasuna: P / OG

    = 1: Hala bada, inbertsio-iturri nagusia

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Finantza Analisia: Ondare, Finantza eta Ekonomia Ratioak" »

Banaketa ekonomia

Ekonomia2,76 KB

IKUSPEGI EKONOMIKOAK 1. NEOKLASIKO EDO NEOLIBERAL IKUSPEGIA:Merkatuaren Funtzionamendua: Prezioak malguak dira eta modu automatikoan doitzen dira eskaintza eta eskaria orekatzeko. Desoreka eta Krisiak: Edozein desoreka (langabezia, gehiegizko eskaintza/eskaera) merkatua bakarrik konpontzen du; kanpo-esku hartzerik ez da behar. Gobernuaren Papera: Ez dute nahi gobernuak ekonomian esku hartzerik; merkatu librea uzten dute arazo guztiak konpontzeko. Ondorio Nagusia: Langabezia soldata altuekin lotzen dute; soldata malguak izanez gero, langabezia desagertuko dela diote.  Eskari agregatua= K+I+G+X  2.KEYNESEN IKUSPEGIA:  Eskaria Ekonomiaren Gakoa: Eskaria da ekonomia gidatzen duen faktore nagusia. Eskari baxuak krisia eta langabezia eragiten
...
Jarraitu irakurtzen "Banaketa ekonomia" »

Finantza Pertsonalak: Zorrak, Maileguak eta Aseguruak

Ekonomia5,31 KB

Zorrak eta haien kudeaketa

Zorra: oraingo kontsumoari etorkizuneko sarrerei esker aurre egiteko asmoz hartzen den ordainketa-obligazioa da (deuda).

Zorren kudeaketa eta interesak

Interesa: bestearen dirua alokatzearen kostua da.

  • Interes finkoa: ez da aldatzen maileguaren iraupen osoan.
  • Interes aldakorra: igo edo jaitsi egiten da maileguaren indarraldi osoan, erreferentzia-tasa bati lotuta baitago. Euriborra izaten da ohikoena hipoteka-maileguetan.

Mailegu baten interes-tasari interes nominala esaten zaio, finkoa zein aldakorra izan.

Maileguaren kostu osoa neurtzeko, Urteko Tasa Baliokidea (UTB) erabiltzen da:

UTBa: mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da, adierazle bakar batean biltzen baititu eragiketaren kostu guztiak.

Mailegu-kontratua

Mailegu-

...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Pertsonalak: Zorrak, Maileguak eta Aseguruak" »

Enpresa-mota juridikoak eta ezaugarriak — Euskaraz

Ekonomia3,52 KB

Enpresa eta nortasun juridikoa

Nortasun juridikoa: Pertsona fisikoa da, bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera, industria-jarduera edo jarduera profesionala egiten duena. Ondasunak erabiltzeko eskubide osoa du. Arauak: Mercataritza arloan Merkataritza Kodea aplikatzen da, eta eskubideen eta betebeharren arloan Kode Zibila. Testuinguru honetan, batzuetan nahasmena sortzen da enpresaburua, kapitalista eta enpresaburu jabe kontzeptuen inguruan.

Pertsona fisikoa (enpresaburua)

  • Nortasun juridikoa: Ez du nortasun juridiko propio apartik; bere jarduera bere izenean egiten du.
  • Arauak: Merkataritza Kodeko xedapen orokorrak aplikatzen dira.
  • Kontratuak: Kontratu bat oinarria izan daiteke; autonomoen arteko elkarlan errazenetariko bat da.
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa-mota juridikoak eta ezaugarriak — Euskaraz" »

Marketinaren oinarrizko kontzeptuak eta elementuak

Ekonomia5,58 KB

Merkatu-segmentazioa

Merkatuan ez dago eskari homogeneorik; merkatua taldetan bana daiteke zenbait irizpide oinarri hartuta.

Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari deitzen zaio merkatu-segmentazioa. Hainbat irizpide mota daude merkatu-segmentazioan:

  • Irizpide geografikoak
  • Irizpide demografikoak
  • Irizpide psikografikoak
  • Irizpide sozioekonomikoak
  • Jokabide-irizpideak

Produktuaren kokapena

Produktu batek merkatuan duen kokapena deritzo produktuaren helburu diren subjektuek produktu horri buruz duten irudiari, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz. Hainbat estrategia aurkitu ditzakegu:

Kokapen-estrategiak

  • Produktuarekin lotutako kokapen-estrategia

    Produktuaren

...
Jarraitu irakurtzen "Marketinaren oinarrizko kontzeptuak eta elementuak" »

Enpresaren kontzeptua eta sailkapen motak

Ekonomia2,91 KB

1. Enpresa eta enpresaburua

Enpresa modu ezberdinetan defini genezake. Espainiako Errege Akademiak, besteak beste, honako interpretazio hauek eskaintzen dizkigu:

  • Adorearekin hasten den ekintza nekeza eta zaila.
  • Gauza bat egiteko ahalegina edo helburua.
  • Aurrera eraman den saioa edo lana, bereziki, horretan pertsona batzuk parte hartzen dutenean.
  • Produkzio-faktore gisa, kapitalak eta lanak osatutako erakundea eta jarduera industrialera, merkataritzara edo zerbitzuak eskaintzera bideratua, irabazi-asmoa duena, horrek duen erantzukizuna kontuan hartuz.

Horiek guztiak bat datoz funtsezko bi alderditan; horiek gabe ez dago enpresarik. Honako hauek dira alderdi horiek:

  • Zerbait zehatza egiteko borondatea, eta normalean horren plangintza aurrez eginda egoten
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren kontzeptua eta sailkapen motak" »

Enpresaren Definizioa eta Kudeaketa: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,48 KB

ENPRESA:


OROKORREAN: Helburu bat lortu nahirik antolatzen den baliabide multzoa dela esan daiteke.


ENPRESA ETA EKONOMIA IKUSPEGI ZEHATZAGOTIK: Enpresa etekina lortzeko helburuarekin, ekoizpen baliabideak (lurra, lana eta kapitala) antolatzen dituen eta ondasun edo zerbitzuak ekoizten dituen erakundea dela esan daiteke.


Enpresa Definizioa

1.- EKOIZPENERAKO UNITATE EKONOMIKO BAT DA: Edozein enpresak ondasun edota zerbitzuak produzitzen ditu.


2.- EKOIZPEN BALIABIDEAK KONBINATZEN DITUEN ERAKUNDEA DA: Lurra, lana eta kapitala era koordinatuan erabili behar dira, zuzendaritza talde baten agintepean eta enpresaren egitasmoa jarraituz.


3.- ZUZENDARITZA ARDURATUKO DA: Planifikazioaz, baliabideak antolatzeaz, erabakiak betearazteaz eta jarri diren helburu...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Definizioa eta Kudeaketa: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Finantzaketa Estrategiak: Arrisku Kapitala eta Lankidetza Akordioak

Ekonomia2,93 KB

Arrisku Kapitala (Venture Capital)

Arrisku Kapitala enpresaren inbertsioa da ezaugarri bereziak dituen enpresa batean. Inbertsio hauek, oro har, start-up izena jaso duten enpresa txiki sortu berriak eta proiektu berritzaileak garatzea helburu dutenak izan ohi dira.

Helburuak eta Funtzionamendua

Arrisku kapitalaren bitartez, finantzaketa arazoak izan arren etorkizunerako proiektu errentagarriak dituzten enpresen ezarpena laguntzen da. Aldi berean, egonkortasun ekonomiko eta finantzarioaz aparte, enpresari balioa eta ospea eransten diote. Ez da enpresaren kontrola bilatzen, erlazioa denbora mugatu baterako planteatzen baita.

Enpresa inbertitzaileak proiektua heldutasun maila batera iristen denean kapitalaren parte-hartze hori saldu egiten du, plusbalioaren...

Jarraitu irakurtzen "Finantzaketa Estrategiak: Arrisku Kapitala eta Lankidetza Akordioak" »

Lanaldia, Ordutegia eta Soldata: Eskubideak eta Arauak

Ekonomia3,74 KB

Lanaldia eta lan-ordu motak

Lanaldia: Langileak bere lan-jarduera egiten ematen duen denbora da. Lanaldiaren gehienezko iraupena asteko 40 ordukoa da. Hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan adostutakoa da, eta Langileen Estatutuan xedatutako mugak bete behar ditu.

  • Urteko lanaldi arrunta: Asteko 40 ordu.
  • Lanaldi erregularra: Aste guztietan ordu kopuru berdina.
  • Lanaldi irregularra: Asteko lanaldia aldatu egin daiteke eta egunean 9 ordutik gorakoa izan daiteke.

Lan-ordutegiaren banaketa

Lan-ordutegia: Langileak laneko eta atsedeneko denboraren banaketa da, hasierako eta amaierako denbora adierazita.

  • Etengabea: Eguneko lan-denbora etenik gabe egiten da, adibidez, 08:00etatik 15:00etara.
  • Zatitua: Bi zatitan edo gehiagotan banatzen da; zatien arteko etena
...
Jarraitu irakurtzen "Lanaldia, Ordutegia eta Soldata: Eskubideak eta Arauak" »

Hornikuntza eta Erosketa Funtzioen Azterketa

Ekonomia3,08 KB

Hornikuntza Funtzioa

Hornikuntza funtzioa: Enpresaren jarduerak helburu jakin baten lorpenerako aurrera eramaten diren ekintza multzoak dira.

Hornikuntza Funtzioaren Beharrek

  • Salneurrien urtaroko aldaketak.
  • Bolumenagatiko erosketa deskontuak.
  • Ziurgabetasuna, salgai dituen produktuen eskarian eta erositako produktuen zerbitzu-epeetan.

Hornikuntza Funtzioaren Helburuak

  • Kostuak minimizatu eta zerbitzua maximizatu.

Erosketa Funtzioa

Erosketa funtzioa: Input eta materialak, beharrezko kopurutan, kalitate onekoak eta prezio egokienean enpresaren eskura beharrezko unean jartzearen erantzule da.

Erosketa Funtzioaren Helburuak

  • Hornikuntzari jarraitutasuna ematea.
  • Horniduren kalitatea eta kopuruak ziurtatzea.
  • Inbentario maila finkatzea, stock apurtze eta zaharkitze
...
Jarraitu irakurtzen "Hornikuntza eta Erosketa Funtzioen Azterketa" »