Finantza Pertsonalak: Zorrak, Maileguak eta Aseguruak

Ekonomia5,31 KB

Zorrak eta haien kudeaketa

Zorra: oraingo kontsumoari etorkizuneko sarrerei esker aurre egiteko asmoz hartzen den ordainketa-obligazioa da (deuda).

Zorren kudeaketa eta interesak

Interesa: bestearen dirua alokatzearen kostua da.

  • Interes finkoa: ez da aldatzen maileguaren iraupen osoan.
  • Interes aldakorra: igo edo jaitsi egiten da maileguaren indarraldi osoan, erreferentzia-tasa bati lotuta baitago. Euriborra izaten da ohikoena hipoteka-maileguetan.

Mailegu baten interes-tasari interes nominala esaten zaio, finkoa zein aldakorra izan.

Maileguaren kostu osoa neurtzeko, Urteko Tasa Baliokidea (UTB) erabiltzen da:

UTBa: mailegu baten kostu osoa neurtzen duen adierazlea da, adierazle bakar batean biltzen baititu eragiketaren kostu guztiak.

Mailegu-kontratua

Mailegu-kontratuaren bidez, mailegu-emaileak (normalean, finantza-erakunde bat) diru-kantitate bat jartzen du mailegu-hartzaile baten esku, eta hark hitzartutako baldintza batzuk jarraituz itzuliko du dirua.

Mailegu-kontratu bateanAgertzen diren terminoak
PrintzipalaMailegatu den diru-kantitatea. Haren gainean kalkulatzen dira maileguaren interesak.
Interes nominalaDirua alokatzearen kostua erakusten duen ehunekoa.
EpeaMailegua ordaintzeko hitzartutako epea.
Mailegu-emaileaDirua uzten duen pertsona edo finantza-erakundea.
Mailegu-hartzaileaMaileguko dirua jasotzen duen pertsona.
UTBaInteresa, komisioak eta gastuak biltzen dituen tasa.
KomisioakAparteko gastuak: azterketa, irekitzea eta ezeztatzea, adibidez.
Beste gastu batzukNotario-gastuak edo ordainketak ziurtatzeko aseguruak, besteak beste.

Zorrik ohikoenak

ZorraDeskribapenaErabilera-kostua
Hipoteka-maileguakEtxearen erosketari lotutakoak; etxeak berak babesten du ordainketa.Txikia
Mailegu pertsonalakGastu jakinetarako: automobila, bidaia bat, ikasketak, etab.Ertaina
Kreditu-txartelakBankuei beharreko ordainketak atzeratzea hileroko kuota finkoen bidez.Handia
Saltokien txartelakKreditu-txartelen antzekoak, baina saltoki jakin batean soilik.Ikusi egin behar
Banku-zorpekoakZenbaki gorriak: kontuan dagoena baino gehiago gastatzean sortzen dira.Oso altua
Kreditu azkarrakGestio gutxi, baina UTB oso handia dute ordainetan.Izugarri handia

Zorraren kalitatea eta maila

Zor motaAholkua
UTB oso handia dutenak.Ez egin.
Beharrezko ez diren ondasunentzako maileguak.Ez gomendagarria.
Etorkizuneko inbertsioak (etxebizitza, negozioa).Arrazoizkoak.
Ondasunak merkeegi ez saltzeko zorrak.-

Aseguru-kontua

Asegurua: kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du ezbeharren bat gertatuz gero; trukean, prima bat jasotzen du.

Pertsona-aseguruak

  • Bizitza-aseguruak: pertsonen bizitzako gertaeren ondorio ekonomikoak leuntzeko.
  • Beste batzuk: gorputz eta osasun egoerari lotutako gastuak estaltzeko.

Kalteen aurkako aseguruak

  • Etxebizitza-asegurua: kalte materialak eta erantzukizun zibila estaltzen ditu.
  • Ibilgailuen nahitaezko asegurua: hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen ditu.
  • Erantzukizun zibileko asegurua: pertsonen ondarea babesten du hirugarrenei sor dakizkiekeen kalteengatik.

Dirua eta haren funtzioak

Dirua: oro har onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa eta kobrantza bitartekoa da. Dirua berehala eskura daiteke.

Diruaren funtzioak

  1. Truke-bitartekoa: ondasunak trukatzeko erabiltzen da.
  2. Balio-gordailua: aberastasuna biltzeko; diruak balioa galdu dezake inflazioaren eraginez.
  3. Kontu-unitate komuna: ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak ahalbidetzen ditu.

Diru motak

Konfiantzako diru edo fiduziario moduan hauek onartzen dira:

  • Legezko dirua (fisikoa): banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak.
  • Banku-dirua: modu birtualean soilik dagoen dirua.

Ageriko gordailuak

Banku-kontuak diru-gordailuak dira, banku-eragiketa ohikoenen ardatz diren produktuak.

Deskargatu

PDF Word HTML