Laneko Arriskuen Prebentzioa Eraikuntzan: Gida Osoa
Zer dira Lan Arriskuak?
LAN ARRISKUA / RIESGO LABORAL: Ezbehar bat gertatzeko probabilitatea da.
APARTEKO GORABEHERA / INCIDENTE: Osasun kalterik eragiten EZ duen ezbeharra da, BAINA beste baldintza desberdinetan, BAI eragingo zuen.
LAN ISTRIPUA / ACCIDENTE LABORAL: (Legezko definizioa) Langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere, eta alderantzizkoak (in itinere).
GAIXOTASUN PROFESIONALA / ENFERMEDAD PROFESIONAL: (Legezko definizioa). Lanen ondorioz, baina ez istripuz, baizik eta laneko elementu edo substantzia jakin batzuen eraginez, azaltzen den gaixotasuna. (legezko taulan agertzen diren substantzia edo elementuak)...