Marketinaren oinarrizko kontzeptuak eta elementuak
Merkatu-segmentazioa
Merkatuan ez dago eskari homogeneorik; merkatua taldetan bana daiteke zenbait irizpide oinarri hartuta.
Ondasun edo zerbitzu jakin baten aurrean antzeko portaera duten kontsumitzaile taldeak identifikatzeari deitzen zaio merkatu-segmentazioa. Hainbat irizpide mota daude merkatu-segmentazioan:
- Irizpide geografikoak
- Irizpide demografikoak
- Irizpide psikografikoak
- Irizpide sozioekonomikoak
- Jokabide-irizpideak
Produktuaren kokapena
Produktu batek merkatuan duen kokapena deritzo produktuaren helburu diren subjektuek produktu horri buruz duten irudiari, lehiakideen produktuekin edota enpresa bereko beste produktu batzuekin alderatuz. Hainbat estrategia aurkitu ditzakegu:
Kokapen-estrategiak
- Produktuarekin lotutako kokapen-estrategia
Produktuaren ezaugarri edo propietate batzuen bidez lortzen den kokapena.
- Markarekin lotutako kokapen-estrategia
Kalitatearekin, ospearekin edo prezioarekin erlazionatzen den kokapena.
Marketina eta marketinaren elementuak
Marketina funtsezko merkaturatze tresna da enpresa gehienetarako.
Marketin kontzeptua
Marketin kontzeptua: Enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari deritzo, betiere enpresak irabaziak lortzeko helburuarekin.
Marketinaren elementuak (4P)
Enpresak kontrola ditzakeen lau elementu daude; marketin mixa, 4 P-az ezaguna: Produktua, Prezioa, Plazaratzea, Promozioa.
Produktua
Produktua funtsezko elementua da marketin politikaren baitan.
Produktuak ekoizten dituzten enpresek zenbait ezaugarri bereizgarri eman nahi izaten dizkiete produktuei, lehiakideen produktuetatik bereizteko.
Produktua desberdindu esaten zaie produktu baten ezaugarri bat edo bat baino gehiago aldatuz lortzen diren ondasunek bezeroetan eragiten duten interesari.
Marka
Produktua identifikatzen duen termino, ikur, diseinu edo guztien konbinazioa da.
Bi elementu bateratzen ditu: izena (izendapena) eta logotipoa (produktua identifikatzeko hartzen duen irudia).
Produktuaren bizi-zikloa
Produktu baten bizitzaren etapa bakoitzaren ezaugarriak hurrengoak dira:
- Sarrera etapa: Produktu bat merkaturatzeak kostu handiak eragiten ditu. Lehen etapa horretan enpresak galerak izaten ditu, kostuak oso handiak baitira eta salmentak nahiko txikiak.
- Hazkunde etapa: Lehenengo etapa gainditu ondoren, salmentak asko handitzen dira eta enpresak irabaziak izango ditu.
- Heldutasun etapa: Salmenten hazkunde-abiadura egonkortzen hasten da, eta salmentak egonkor jarraitzen dute denbora baten. Denbora pasatu ahala gutxitzen hasten dira.
- Asetasun etapa: Salmentak nabarmen jaisten dira; beraz, enpresak erabaki bat hartu behar du.
Prezioa
Prezioa da eroslearen erabakietan lehendabizi eragiten duen marketin-aldagai nagusia.
Ondasun edo zerbitzu jakin baten erosleak, eskuratutakoaren truke, saltzaileari ematen dion diru-kantitatea da.
Prezioak ezartzeko metodoak
Hurrengo metodoak ezarri ohi dira prezioak kalkulatzeko:
- Teoria ekonomikoan oinarritutako prezio ezarpena
Enpresak produktu baten prezioa ezartzean ahalik eta sarrera gehien lortzea du helburu. Merkatuan esku hartzen duten agente ekonomikoek jarrera kontrajarriak dituzte prezio aldagaiari dagokionez: saltzaileak prezio altuak nahi ditu, eta prezio altuagoak jasotzen baditu, produktuaren eskaintza handiagoa izan daiteke.
- Kostuetan oinarritutako prezio ezarpena
Produktuaren kostuari irabazi-marjina bat gehitzea da, eskaria kontuan hartu gabe. Prezioa kalkulatzeko, nahikoa da enpresak erabakitako irabazi-marjina produktuaren kostuari gehitzea.
- Lehian oinarritutako prezio ezarpena
Prezioa ezartzerakoan lehiakideen prezioak xehetasunez aztertzen dira; horren bidez zein tarteetan egon daitekeen adierazten da.
- Beste teknikak
Enpresak produktuen kostuak eta lehiakideen prezioak kontuan hartuta, prezioa ezar dezake hainbat teknika erabiliz.
Sustapena (Promozioa)
Enpresak bere produktua merkatuan ezagutarazteko, salmentak handitzeko asmoz, jendea produktua erostea bultzatzeko helburua lortzeko erabiltzen dituen baliabideei deitzen zaio promozioa.
Sustapen-kanalak eta tresnak
- Publizitatea (ordaindua)
Enpresa batek kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz mezu bat zabaltzea da, ordainduta eta masa-komunikabide bat erabiliz.
- Salmenten sustapena
Produktu baten salmentak handitzeko helburuz enpresak denboraldi batean egiten dituen merkaturatze-jardueren multzoari esaten zaio.
- Salmenta pertsonala
Bezeroa formatzea, erakartzea eta konbentzitzea, produktu bat eros dezan, saltzailearekin zuzenean harremanetan izanda.
- Harreman publikoak
Enpresak planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edo horri eusteko egiten dituen jarduera guztiak dira.
- Publizitatea (doakoa / publicity)
Doanik egindako iragarkia da; produktu edo zerbitzu bati buruz informazioa edo berriak zabaltzea, aldez edo behin ez ordainduta.
- Merchandisinga
Salmenta-puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoa da.