Enpresaren Definizioa eta Kudeaketa: Oinarrizko Kontzeptuak
ENPRESA:
OROKORREAN: Helburu bat lortu nahirik antolatzen den baliabide multzoa dela esan daiteke.
ENPRESA ETA EKONOMIA IKUSPEGI ZEHATZAGOTIK: Enpresa etekina lortzeko helburuarekin, ekoizpen baliabideak (lurra, lana eta kapitala) antolatzen dituen eta ondasun edo zerbitzuak ekoizten dituen erakundea dela esan daiteke.
Enpresa Definizioa
1.- EKOIZPENERAKO UNITATE EKONOMIKO BAT DA: Edozein enpresak ondasun edota zerbitzuak produzitzen ditu.
2.- EKOIZPEN BALIABIDEAK KONBINATZEN DITUEN ERAKUNDEA DA: Lurra, lana eta kapitala era koordinatuan erabili behar dira, zuzendaritza talde baten agintepean eta enpresaren egitasmoa jarraituz.
3.- ZUZENDARITZA ARDURATUKO DA: Planifikazioaz, baliabideak antolatzeaz, erabakiak betearazteaz eta jarri diren helburu eta benetan lortu direnen arteko desbideratzeen azterketaz. Zenbait enpresetan langileek ere kudeaketan parte hartuko dute.
4.- ETEKINAK LORTZEKO ASMOA DUEN ERAKUNDEA DA: Enpresa pribatuen iraupena etekin lorpenaren araberakoa da. Jasotako diru sarrerek kostuak gainditu behar dituzte, enpresan dirua inbertitu duenari irabaziak ordaindu eta inbertsioa errentagarria izan dadin.
5.- ENPRESAK ABERASTASUNA SORTZEN DU: Ekoizpen baliabidea ordaindu eta ondorioz jendartearen garapenean lagunduko du, besteak beste, enplegua sortuz.
6.- ETEKINAK LORTZEARI LOTUAK ARRISKUA IZANGO DA ENPRESA PRIBATUEN BESTE EZAUGARRI BAT: Ez baitago etekinak lortuko direnaren ziurtasunik. Enpresa publikoetan berriz, arriskua ez da hain garrantzitsua izango, enpresaren iraupena ez baitago emaitza ekonomikoen arabera bakarrik. Errentagarritasun soziala kontuan hartuko da eta estatuak bere gain har ditzake gertatzen diren galera ekonomikoak.
Enpresaburua
Gaur egun, enpresen ardura enpresaburu profesionalek hartuko dute. Enpresaren gidaritza duten pertsonak eta enpresaren jabeak bereziko dira. Zenbaitetan enpresaburua, enpresaren jabe ere izan bada ere, sarri enpresaburuak ez du enpresaren jabe izan beharrik eta ez du bere ondarea arriskatuko. Kasu batean zein bestean, enpresaburuak ondorengo betebeharrak izango ditu:
1.- EKINTZA PLANA EGITEA: Enpresaren egoera eta inguruan dituen merkatu, lehiakide zein bezeroen azterketa egin ondoren eman beharreko pausuak erabaki beharko ditu.
2.- ENPRESAK BERE BAITAN DITUEN ELEMENTUAK ANTOLATZEA ETA KOORDINATZEA: Atal ezberdinen koordinazioak enpresak bere osotasunean hobeto funtziona dezan ekarriko du.
3.- ENPRESA KUDEATZEA: Hau da, enpresako elementuak aurrez ezarri ziren helburua lortzeko ahaleginera bideratzea.
4.- Aurrez jarritako helburuen arabera enpresaren
funtzionamendua GAINBEGIRATZEA (koordinatzea): Helburuak betetzen diren ikusi beharko du eta kontrol lan honek, behar izanez gero, zuzenketak egitera eramango du.