Garapen Adierazleak, Produkzio Prozesua eta Lan Prozesua

Ekonomia3,53 KB

Garapen Adierazleak

1. Bizi-itxaropena: Biztanleriak, batez beste, zenbat urte bizi den aztertzen da. Horrela, osasun eta medikuntza mota ikus daiteke.

2. Hezkuntza-maila: Derrigorrezko hezkuntza noiz arte den, zenbat pertsonek duten ikasketak, eta abar aztertzen da.

3. BPG (Barne Produktu Gordina):

  • Definizioa: Nazio batek urtebetean ekoizten dituen ondasun eta zerbitzuen balioa moneta unitatetan adierazten du. Ondasunen batura eurotan adierazten da.
  • BPG-a zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago ekoizten dela esan nahi du. Ondorioz, lurraldea garatuagoa da.
  • BPG / biztanle kopurua: Per Capita (pertsonako). Erlatiboa da, batez bestekoa delako.

Bigarren mailako adierazleak:

1. Populazio aktiboaren banaketa sektoriala: (Zenbat pertsonek egiten duten lan sektore bakoitzean). Lurralde garatuetan, pertsona gehienek 3. sektorean egiten dute lan. Nekazaritza oso mekanizatua dagoenez, pertsona gutxi behar dira lehenengo sektorean.

2. Merkataritza balantza: (Esportazioak, inportazioak). Esportazioak inportazioak baino handiagoak badira, merkataritza balantza positiboa izango da.

3. Energiaren kontsumoa: Zenbat eta energia gehiago kontsumitu, orduan eta garatuagoa izango da lurraldea.

4. Mediku eta ospitale kopurua: Lurralde garatuetan kopuru handia dago.

5. Kanilen (grifoen) kopurua: Lurralde garatuetan gehiago daude. Zenbat eta gehiago, higienea hobeagoa.

6. Kutsadura maila: Zenbat eta garatuagoa izan lurraldea, orduan eta kutsadura handiagoa egon ohi da.

Produkzio (Ekoizpen) Prozesua

  • Definizioa: Prozedura teknologikoak erabiliz, produkzio faktoreak produktu amaitu bilakatzea da.
  • Elementuak:
    1. Faktoreak: Lana, produkzio ekipoak, lehengaiak, tarteko beste ondasun batzuk, informazioa... Faktore horiek prozesuaren sarrerak edo input-ak dira.
    2. Teknologia: Enpresek erabiltzen dituzten makinez aparte, ondasunak eta zerbitzuak egiteko giza baliabideen eta baliabide materialen konbinaketa aztertzen du.
      • Eskuzko ekoizpena: Indarra eta lanabesen manejua gizakiak egiten duenean (adibidez, atxurra).
      • Ekoizpen mekanizatua: Indarra makinek eta tresnen manejua gizakiak egiten duenean (adibidez, traktorea).
      • Ekoizpen teknifikatua: Makinak indarra eta manejua egiten duenean. Horrelakoetan, gizakiak programatu egiten du.
    3. Output-ak (Ekoizkinak): Irteerak amaitutako produktuak dira: zerbitzuak eta ondasunak (kapital eta kontsumo ondasunak: iraunkorrak eta ez iraunkorrak).

Lan Prozesua

Definizioa: Objektu bat produktu jakin bat bihurtzeko eraldaketa prozesua da. Objektua naturala edo landua izan daiteke. Eraldaketa giza jarduera batek burutzen du, lan tresnak erabiliz.

Elementuak:

  1. Objektua: Landu gabeko materia da, naturatik zuzenean hartzen den lehengaia.
  2. Lan bitartekoak: Langileak objektuaren eta bere artean ezartzen dituen gauza guztiak dira. Hau da, kapitala.
  3. Lana (Giza-iharduera): Giza energia kopuru bat erabiltzea eskatzen da. Gizakiak egiten duen lana da.
  4. Produktua: Lan prozesuan sortutako azken objektua da (ondasun ekonomikoa).

Deskargatu

PDF Word HTML