Ekonomia, Ekoizpen Baliabideak eta Sistema Ekonomikoak

Ekonomia4,87 KB

Ekonomia eta Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia: Eskura dauden baliabideak gizartearen beharrizan indibidual eta kolektiboak ondo betetzeko, norbanakoek eta gizarteak egiten dituzten hautaketak eta hartzen dituzten erabakiak.

Mikroekonomia eta Makroekonomia

Mikroekonomia: Unitate ekonomikoaren portaera aztertzen du (familia). Makroekonomia: Sistema ekonomikoaren portaera aztertzen du.

Urritasuna eta Aukera Kostua

Urritasuna: Urritasun kontzeptua erlatiboa da, daudenak baino ondasun eta zerbitzu gehiago eskuratu nahi izatea adierazten du. Urritasunak erabaki ekonomikoak hartzera behartzen gaitu.

Aukera kostua: Erabakiak hartzeak mozkinak eta kostuak alderatzea dakar. Zerbait lortzeko baztertu behar den aukerari deritzo.

Ekoizpen Baliabideak/Faktoreak

Gizakien beharrizanak asetzeko, ezinbestekoa da ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea eta horretarako, beharrezkoa da ekoizpen baliabideak erabiltzea. Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean erabilitako faktoreak edo oinarrizko elementuak ditugu. 4 dira:

  1. LURRA: Lurrazaleko eta itsasoko baliabide naturalak dira. /lehengaiak. Adib: meak eta arrantza.
  2. LANA: Langileen gaitasun fisiko eta intelektuala. Oinarrizko ekoizpen faktorea. Lehengaiak baliatu eta makineriaren bidez, eraldatu egiten dituzte beste prozesu batzuetarako egoki diren kontsumo ondasun bihurtuz.
  3. KAPITALA: Enpresan inbertsioak egitean datza. Adib: makinak, eraikinak, ordenagailuak…
  4. ENPRESA EKIMENA: Aurreko 3 baliabideak antolatzea da eta garrantzi handia du. Adib: zuzendaritza, antolatzailea...

Jarduera Ekonomikoa eta Enpresak

Jarduera ekonomikoa: Jarduera ekonomiko nagusia ekoiztea da, beharrizanak asetzeko. Arduradunak familia, enpresa eta sektore publikoa dira.

Enpresen Sailkapena

Enpresa: Oinarrizko unitatea. Eurek ekoiztu eta eskaintzen dute.

Jardueraren arabera:

  1. Industriakoak: Eraldaketan dihardutenak. Lehengaiak erosi kontsumoko ekoizkin bihurtzeko. Adib: erauzketakoak, siderometalurgia…
  2. Merkataritzakoak: Merkatugaiak erosten dituzte eta ondoren garestiago saldu, etekina ateratzeko. Adib: saltegi handiak, txikizkariak…
  3. Zerbitzuetakoak: Ez dute ondasun materialik ekoizten edo saltzen, jarduera batez gozatzea eskaintzen diote kontsumitzaileari.

Izaera Juridikoaren arabera:

1. Norbanakoarenak, 2. Sozialak, 3. Mugatuak, 4. Sozietate anonimoak, 5. Lan sozietate anonimoak, 6. Kooperatibak.

Zergatik daude enpresak?

3 arrazoi daude:

  1. Finantza baliabideak bildu egiten dituzte inbertsio handiak egiteko: ikerketa, garapena eta berrikuntza.
  2. Ekoizpena kontrolatu, kudeatu eta planifikatu. Erabakiak hartzen dituzten ordezkariak, zuzendariak dira.
  3. Ekoizpena handitzean, orduan eta txikiagoak dira enpresaren kostuak.

Zergak eta Gastuak

Zergak: Errenta, ondasun eta zerbitzuen gainean ezarrita. Gastu pribatua onartuz. Diru sarrera nagusi.

Gastuak: Ondasun eta zerbitzutan gastatzen den diruak eta transferentziek ematen dizkie baliabideak norbanakoei.

Errentaren Fluxu Zirkularra

Errentaren fluxu zirkularra: Etxeko ekonomien, enpresen eta sektore publikoaren arteko ondasunen, zerbitzuen eta ordainen fluxua.

Doktrina eta Sistema Ekonomikoak

Kapitalismoa

Kapitalismoa: Lehentasunen merkatua. Enpresak ekoiztu jendeak erosten duelako. Adam Smith. Estatuak eskua hartzen du.

Merkatu Ekonomikoaren Funtzionamendua

Lan diruaren truke eta dirua kontsumitzeko gaien truke aldatzen dute.

Esku Ikusezina

Esku ikusezina: Merkatuak erabaki zenbat ekoiztu. Asko saltzen bada asko ekoiztu. Ez du kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko harreman zuzenik behar.

Musak

Musak: Prezioaren aldaketak, ekoizleei modu zuzenean jarduteko diestaratzen dute.

Desabantailak eta Abantailak

Desabantailak: Berdintasun arazoak, merkatuak hutsegiteak, ezegonkortasuna.

Abantailak: Hautatzeko eta ekoizteko askatasuna, eskaria eta eskaintza ajustatu, etekinak pizgarri ekoizpenerako, eraginkortasuna.

Deskargatu

PDF Word HTML