Akrosport: Definizioa, Segurtasuna eta Euskal Pilota Modalitateak

Kirola eta gorputz hezkuntza3,88 KB

Akrosport edo Akrogimnasia: Oinarriak eta Segurtasuna

  1. Akrosport, Akrogimnasia edo talde-gimnasia Europan oso zabaldua dagoen kirola da. Kopuru ezberdineko taldetan lehiatzen da, eta kide bat bestearen gainean giza piramideak, dorreak edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko, lotura elementuak erabiltzen dira.

  2. Akrosporteko munduko lehenengo txapelketa Moskun ospatu zen.

  3. Piramide estatikoetan ez bezala, piramide dinamikoetan taldekideen artean kontaktu laburra izan ondoren, jauzia, birak edo piruletak eginez amaitzen da piramidearen osaketa.

  4. Lotura elementuak erabiltzen dira, lan guztia musikarekin erritmoa eramanez. Elementu nagusiak hauek dira:

    • Saltoak
    • Gurpilak
    • Iraulketak
    • Itzulipurdiak
    • Orekak
  5. Akrosporteko Segurtasun Arauak

    Kirol honetan erorketak eta lesioak ekiditeko, funtsezkoa da arau hauek betetzea:

    • Arinak lau hanketan dagoen zamariaren gainean igo behar badu, oinak aldaka edo sorbaldaren gainean ipiniko ditu, sekula ez bizkarrezurraren gainean.
    • Piramide edo dorre bat sortzerakoan, erditik eta behetik hasi eta albora eta gorantz joango gara.
    • Arina zamariaren gainean igarotzen denean, saiatuko da gorputza zamariarengandik ahalik eta gertuen eramaten, gehiegi separatu gabe.
    • Arina piramide batetik erortzen bada, beti saiatuko da zutik erortzen.
    • Zutik erortzen ez bagara, normala izaten da kolpea eskuarekin geratzea; kasu honetan, eskumuturra puskatzeko arriskua handia da.
    • Edozein kasutan, saiatuko gara erorketa dinamikoa izatea, hau da, txiribuelta bat eginez edo horrelakoak.
    • Erorketa bat ematen denean, zamariek saiatu behar dute beren lekutik ez mugitzen, honela arinak eremu librean erortzeko aukera izango du.
    • Erorketa alderantzizko oreka bat egiten harrapatzen bagaitu, lehen bai lehen alde batera biratzen ahaleginduko gara.
    • Erortzen dena edo edonor izan arren, ez ditu bere lagunak helduko, laguntzailearen laguntza bilatuz.

Euskal Pilota: Modalitateak eta Frontoi Ezaugarriak

  1. Pala Modalitatea (Argentinako Jatorria)

    Argentinan topatzen ditugu jatorriak. Euskaldun jatorriko zale batek asmatu zuen. Ezaugarriak:

    • Luzera: 50 cm-ko gehieneko luzera.
    • Zabalera: 13,5 cm-ko zabalera.
    • Pisua: 550-600 gramu bitartekoa.
    • Puntuazioa: 35 puntura jokatzen da.
    • Frontoia: 36 m-ko frontoian.
  2. Pala Modalitatea (Zabala)

    Ia ehun urte sortua. Ezaugarriak:

    • Luzera: 50 cm-ko gehieneko luzera.
    • Zabalera: 17,5 cm-ko zabalera.
    • Pisua: 400-500 gramu bitartekoa.
    • Puntuazioa: 30 puntura jokatzen da.
    • Frontoia: 30 m-ko frontoia.
  3. Pala Modalitatea (Zailena)

    Jokatzeko zailtasun handiena duen modalitatea da, pala pisutsua eta paletak baino estuagoa erabiltzen baita. Ezaugarriak:

    • Luzera: 51 cm-ko gehieneko luzera.
    • Zabalera: 10,5 cm-ko zabalera.
    • Pisua: 650-700 gramu bitartekoa.
    • Puntuazioa: 40 puntura jokatzen da.
    • Frontoia: 36 m-ko frontoia.

Euskal Pilotako Frontoi Motak

Frontoiak hainbat motatakoak izan daitezke, ezaugarri arkitektonikoen arabera:

  • Muralla
  • Atrio
  • Pilotasoro
  • Largo
  • Irekia (Abierto)
  • Harmailadun Irekia (Abierto con gradas)
  • Eliza
  • Arkupe
  • Kebole
  • Modernoa
  • Zurezko Erdi-irekia (Semiabierto de madera)
  • Estalia (Kubierto)

Deskargatu

PDF Word HTML