Zeramika Tradizionalak eta Industriako Produktuak
Zeramika tradizionalak
Buztin lokatzak sutan egosita sortzen diren zeramikak dira. Buztinak lehenengo material artifizialak dira. Erabileraren arabera 2 mota daude: eltzegintzako buztinak eta lozako buztinak. Kalitatearen eta propietateen araberako sailkapena:
- Terrakota edo eltzegintza-buztina: kolore gorria edo horixka eta ehundura porotsua dutenean.
- Loza: kolore zuria eta ehundura porotsua dutenean.
- Gres: horixka eta gris bitarteko kolorea badute, ez dute ehundura hain porotsua.
- Portzelana: kolore zuri erdi gardena eta ehundura iragazgaitza dutenean.
Buztinen osagaiak
Buztinek hiru osagai dituzte: buztina, silizea eta feldespatoa. Buztina aluminio hidratatuzko silikatoek eta beste oxido batzuen kantitate txikiek osatzen dute. Silizea tenperatura altuan urtzen da, osagai erre-gogorra da. Potasio feldespatoa tenperatura baxuan urtzen da eta zeramika-nahastea tenperatura altuen eraginpean jartzen denean, beira bihurtzen da: orduan, gainerako osagaien aglomeratzailetzat jarduten du.
Industriako produktuak
Fabrikazio-prozedura ohikoenak 3 fase ditu:
- Hautsak edo partikulak masa hezeetan trinkotzen dira.
- Behin betiko formak lortzen dira, masa horien plastikotasuna erabiliz.
- Formak tenperatura oso altuan berotzen dira partikulak elkarrekin lotu eta, horrela, gogortasuna eta iraunkortasun egokia lortzeko.
Prozesu horren ondorioz askotariko formak eta gauzak sortzen dira, gogorrak eta hauskorrak; iraunkortasun handia diote gainerako substantzien erasoei eta bizitza oso luzea dute. Beiren familiakoak izan arren, beirekiko desberdintasun handi bat dute: ezin dira berriro urtu eta ostera ere moldeatu; horrenbestez, behin betiko formak lortzen dira.
Zeramiken sailkapena
- Buztinezko egitura-produktuak: (adreiluak, teilak…) eltzegintzako buztinetan oinarrituz fabrikatzen dira.
- Gainazaleko akaberetako produktuak: (baldosak) gogorrak dira eta hezetasun handiarekiko iraunkortasuna dute. Gres zeramiko askotan fabrikatzen dira.
- Zeramika fineko produktuak: (porzelana elektrikoa, porzelana txinatarra…) silizea, feldespatoa eta buztina dituzten nahasteak erabiliz fabrikatzen dira (lozak eta portzelanak).
Buztin mineralak polimeroetan sartzen dira.