Lurraren sorrera eta datazio geologikoaren oinarriak
Lurraren sorrera
Unibertsoaren sorrera eta eboluzioa aztertzeko, Big Bang teorian oinarritzen den kosmologiaren eredu estandarra erabiltzen dute gaur egungo zientzialari gehienek. Eredu horren arabera, unibertsoa gorputz puntual baten leherketatik sortu zen, duela 13.700 milioi urte gutxi gorabehera, eta grabitazio-indarrak funtsezko eginkizuna izan du ordutik era guztietako egituren eraketan: galaxia-kumuluak, izarrak, gurea bezalako planetak.
Lurraren jatorria
Duela 5 Ga (5.000 milioi urte) gutxi gorabehera, gure eguzki-sistema oso bestelakoa zen: protoeguzki bat zuen gure izar bihurtuko zen astro bat, eta astro horren inguruko diskoa osatzen zuten gasa eta hautsa oso kontzentratuta zeuden. Disko protoplanetario horretan, Eguzkiaren inguruan...