Agente geologikoak: higadura, garraioa eta sedimentazioa
Lurrazala etengabe aldatzen ari da agente geologikoen eraginez. Sei agente nagusi daude, eguzki energiari esker funtzionatzen dutenak. Eguzki energiak aire masen eta uraren zikloa eragiten du. Agente hauek dira:
- Haizea
- Glaziarrak
- Ur basak
- Ibaiak
- Lurpeko ura
- Itsasoak
Agente geologikoek harrizko materialak garraiatzen dituzte goragunetatik arro sedimentarioetara. Gainera, desplazatzen den fluidoaz osatuta daude: airea, ura eta izotza.
Haizea
Definizioa: Mugitzen den aire masa da haizea. Mugimendu horren bidez materialak garraiatzen ditu energiaren arabera. Material handiak ere eraman ditzake, adibidez, legarrak.
Deflazioa: Leku horretan partikula finak eramaten dituenean, lekua higatzen da, eta horri deflazioa deritzo.
Urradura eolikoa: Haizeak harea eramaten...