Iberiar Penintsulako Kristau Erresumak eta Erdi Aroko gizartea (VIII-XI. mendeak)
Iberiar Penintsulako Kristau Erresumak (VIII-X. mendeak)
Jatorria
VIII. mendean, musulmanak Levanteko kostaldean eta Guadalquivir eta Ebroko haranetan ezarri ziren. Kristauek, berriz, iparraldeko lurraldeetan (Kantauriar mendikatean eta Pirinioetan) sortu zituzten lehen erresistentzia-guneak.
Kristauek beren posizioak babesteko borroka egin zuten lehendabizi, eta gero, mendebaldeko eremuan hedapen-fase bati ekin zioten.
Asturiasko Erresuma
Asturiasko Erresuma 722. urtean sortu zen. Galizia eta Kantabriara hedatu zen, eta Oviedo izan zuen hiriburu. X. mendearen amaieran, Leongo Erresuma izena hartu zuen, eta Leon bihurtu zen hiriburu.
Gaztela
Hasieran, Asturleondar Erresumaren mendeko konderria zen. Fernan Gonzalez kondeak independentzia lortu zuen,...