Inpresionismoa eta Postinpresionismoa: ezaugarriak eta artistak
INPRESIONISMOA
XIX. mendearen erdialdean, batez ere Frantzian, garatu zen mugimendu artistikoa.
Ezaugarriak
- Gaia: Benetako gaia argia da, eta bere efektu aldakorrak paisaian (landatarra eta hiritarra). Aire librean margotzen dute: «plein air».
- Pintzelkada: Soltea, laburra, urduria eta arina. Momentuko argiaren eragina islatzeko pintatu behar zuten, argia aldakorra baita egunean zehar orduen eta egoera atmosferiko desberdinen arabera.
- Marrazkiaren lerroa: Ia inpresionista guztiengan marrazkia desagertzen da, eta kolorea nagusituko da haien lanetan.
- Kolorea: Biziak, argiak eta puruak, paletan nahastu barik. Bata bestearen ondoan aplikatzen zuten, uste zutelako begiek erretinan nahastuko zituztela. Kolore beltza ez dute erabiltzen; koloreak koloreztatuagoak