DBH mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak

Musika-n eguneratua4,42 KB

Musikaren Oinarriak: Soinua, Isiltasuna eta Zarata

Musika planetaren erritmo eta taupadetatik sortu zen, eta baita gizakiak erritmo eta taupada horiek imitatzeko eta adierazteko dituen ahalmenen miaketatik ere.

Soinua da musikaren materia, eta soinurik eza, isiltasuna. Soinua aire bibrazioek gure tinpanora iristean garunean sortzen duten sentipena da. Bere bibrazioak maiztasun erregularrez neur ditzakegulako bereizten ditugu soinua eta zarata. Gaur egun, estilo guztietako musikagile askoren musika-lanetan eta musika elektronikoan erabiltzen da zarata. Hots kutsatzaile orori zarata dei diezaiokegu; kutsatzen ez duenari, soinua.

Soinuaren Parametroak

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen...

Jarraitu irakurtzen "Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak" »

Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak

Musika-n eguneratua3,33 KB

Musika historikoa: Barrokoa, klasizismoa eta erromantizismoa

Barrokoa (1600–1750)

Barrokoaren ezaugarriak dira argiaren eta ilunaren arteko kontrastea, gehiegizko apaindura, mugimendua eta kolore biziak. Musika barrokoa 1600 eta 1750 urteen artean garatu zen. Musika barrokoaren ordezkari nagusienetako handiena Johann Sebastian Bach da.

Musika barrokoa Italian hasi eta Europan zehar hedatu zen. Bere ordezkari nagusiak hauek izan ziren:

  • Antonio Vivaldi
  • Tomaso Albinoni
  • Henry Purcell
  • Georg Friedrich Händel
  • Johann Sebastian Bach

Gobernatzaileek euren boterea eta aberastasuna erakusteko erabiltzen zuten musika.

Nola ezagutu musika barrokoa?

Estilo kontzertantea

Estilo kontzertantea soinuen arteko kontrasteetan oinarritzen da: soinu-multzoen eta bakarlariaren...

Jarraitu irakurtzen "Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak" »

1931ko Espainiako Konstituzioa eta Bigarren Errepublikako Azaña-ren erreformak

Historia-n eguneratua3,32 KB

Bi Urteko Erreformista (1931-1933)

Lehendakaria: Alcala Zamora. Gobernuburua: Azaña. Egitekoak: Konstituzioa eta erreformak.

1931ko Konstituzioa

1931ko uztailean hasi zen egiten eta abenduaren 9an onartu zen. Garaiko konstituzioen eredua izan zen, gai sozialetan aurrerakoia zelako.

Ezaugarriak:

  • Emakumeen boto eskubidea: Clara Campoamorrek, Alderdi Erradikaleko abokatuak, sutsu defendatu zuen. Bestalde, Victoria Kent emakumeen botoaren aurka agertu zen, errepublika galduko zela uste zuelako. Argudio indartsuenak hauek ziren: emakumea ekonomikoki gizonaren menpe zegoela eta analfabetismo tasa altua zegoela. Azkenean, 161 boto alde eta 121 aurka lortu zituen. 1933an emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. Alderdi eskuindarrak (CEDA) irabazi zuen, eta
...
Jarraitu irakurtzen "1931ko Espainiako Konstituzioa eta Bigarren Errepublikako Azaña-ren erreformak" »

Deskribapena eta euskal prosa literarioaren hastapenak: ezaugarriak eta historia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,46 KB

Deskribapena: Ezaugarriak eta Motak

Deskribapena objektu, pertsona, leku, egoera, sentimendu, prozesu eta abarren nolakotasuna adierazteari deitzen diogu. Adierazpen hau hitzez edota irudien bitartez egin daiteke.

Zenbaitetan deskribapen soilak osatzen du testu bat (hiztegi entziklopedikoetako definizioak, kasu), baina gehienetan beste testuen zati izan ohi da. Horregatik, era anitzetako testuetan egingo dugu topo deskribapenekin: eleberrietan, poesian, iragarkietan, erreportaietan, abestietan, elkarrizketetan... Haatik, igorleak erabaki behar du testu bakoitzean zein une, pertsona, pentsamendu, objektu edo sentimendu deskribatu nahi duen, lortu nahi duen helburuaren arabera.

Errealitate bat eta bera izan arren, gutako bakoitzaren ikuspuntua,...

Jarraitu irakurtzen "Deskribapena eta euskal prosa literarioaren hastapenak: ezaugarriak eta historia" »

Frankismoaren diktadura eta trantsizioa: laburpena eta gaiak

Historia-n eguneratua6,68 KB

Frankismoa: Diktadura Militarra

Ezaugarri Nagusiak

  • Komunismoari eta demokraziari aurka egin zion.
  • Tradizionalismoa eta Espainiaren batasuna defendatu zuen.

Erregimen Politiko Totalitarioa

Frankoren Karguak

  • Estatu buru (Caudillo)
  • Armadaren agintari gorena (Generalismoa)

Alderdi Politikoa

  • Alderdi sindikatu eta elkarte politiko guztiak legez kanpoko deklaratu zituen.
  • Alderdi bakar bat onartzen zen: Falange Española.

Frankoren Agintzeko Erak

  • Lege dekretu bidez egiten zituen legeak.
  • Biziarteko boterea zuen.
  • Bere ondorengoa izendatzeko ahalmena zuen.

Frankismoaren Bigarren Etapa

Lege Fundamentalak

  • Lanaren Forua (1938): Lan printzipioa.
  • Espainiako Gorteen Lege Eratzailea (1942): Botere legegilearen antolaketa.
  • Espainiaren Forua (1945): Hiritarren eskubideak.
  • Erreferendun
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren diktadura eta trantsizioa: laburpena eta gaiak" »

Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena

Historia-n eguneratua2,84 KB

Nafarroako Konkista (1512)

Abiapuntua

  • Burujabetasuna: Katalina eta Joan Albreteko Nafarroako errege-erreginek Gaztelaren babespetik irten nahi zuten, baina Frantziaren edo inoren mendeko izan gabe.
  • Zergatia: Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak Nafarroako errege-erreginen aurkako politika egiten zutelako.

Nazioarteko egoera

  • Italia: Julio II.a Aita Santuak, Fernando Katolikoak eta Veneziak elkar hartu zuten frantsesak Italiatik kanporatzeko asmoz.
  • Aliantzak:
    • Fernando Katolikoa: Ingalaterrako Enrike VIII.a suhiari Akitania berreskuratzeko laguntza eman zion, eta Nafarroako mugan soldaduak pilatu zituen.
    • Nafarroa: Mehatxua susmatu eta, hoberik ezean, ituna sinatu zuten Frantziako Erresumarekin 1512an.

Aita Santuaren laguntza

  • Zergatik: Nafarroa
...
Jarraitu irakurtzen "Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena" »

Euskarazko prentsa: historia, bilakaera eta iraultza digitala

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,61 KB

Lehen urratsak

Francoren diktadura amaitu ondoren, euskarak ere izan zezakeen zegokion tokia eguneroko prentsan.

Euskarazko aldizkariak sortu ziren lehenik (Goiz-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argia), eta bi hizkuntzatako egunkariak gero (Deia eta Egin).

Iparraldean, Herria izeneko astekaria argitaratzen zen eta argitaratzen da gaur egun ere.

Informazio-aldizkariei dagokienez, Zeruko Argiak edo Argiak iraun du gaur arte euskarazko kazetaritzan erreferentzia izaten.

Deia eta Egin egunkariek, aldiz, bi hizkuntzatan jarduteko hasierako asmoa laster utzi zuten albo batean, merkatu-irizpideek eraginda.

Beraz, diktadura amaitu eta urte askoan, euskarak ez zuen izan euskarazko egunkaririk.

Egunkaria eta Berria

Kalean zen Gerra Zibilaren ondorengo euskarazko...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko prentsa: historia, bilakaera eta iraultza digitala" »

Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak

Historia-n eguneratua3,23 KB

Ongizate-estatua: Funtzioak eta ezaugarriak

XX. mendean zehar, estatuak funtzio gehiago bereizten hasi ziren. Gaur egun, ekonomiaren garapenean esku hartu eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eman behar dizkietela uste dugu. Lehen, ordea, estatuek legeak egin, ordena zaindu, lurraldea babestu eta nazioarteko harremanak kudeatzen zituzten soilik.

Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi-maila duina izan dezaten eta gizarte-desberdintasunak murrizteko, Ongizate-estatua edo Gizarte-estatua deritzo.

Ongizate-estatuaren zerbitzuak

Zergen dirua erabiliz, estatuek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Doako osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak.
  • Sorospenak (langabezia, gaixotasuna).
  • Erretirodunentzako pentsioak.
  • Gutxieneko
...
Jarraitu irakurtzen "Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak" »

Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak

Latina-n eguneratua3,05 KB

Antzerkia: Arte Eszenikoaren Oinarriak

Jendeaurrean, aktore bidez, gertaera-segida bat irudikatzean datzan artea da antzerkia. Idazleak pertsonaia batzuk aurkeztu eta gertaera kezkagarri bat sortu, eta hortik abiatuta, intriga sortu behar du, ikuslearen jakin-mina pizteko.

Antzezlanaren Ezaugarriak

Antzezlanetan elkarrizketen bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria eta abar. Antzerki ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira.

Ikuskizunaren Elementuak

Ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:

  • Aktoreen ahots-doinu, keinu eta mugimenduek;
  • Aktoreen jantziek eta makillajeak;
  • Antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek;
  • Emanaldian erabiltzen diren
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerkia: definizioa, egitura eta azpigeneroak" »

Erromatar Errepublika: erakundeak eta Mediterraneoko hedapena

Latina-n eguneratua2,96 KB

Erromatar Errepublikaren Funtzionamendua eta Hedapena

Errepublikaren Erakunde Nagusiak

Komizioak

Herritar guztiek osatzen zituzten, hau da, esklabo ez ziren gizonezko helduek. Legeak onetsi eta magistratuak hautatzen zituzten. Hala ere, ez zen sistema erabat demokratikoa, bozketak herritar aberatsengandik hasten baitziren eta gehiengoa lortzean amaitzen baitziren. Hori dela eta, txiroek gutxitan ematen zuten botoa.

Senatua

Errepublika garaian eragin handia izan zuen. Hasieran 300 partaidek osatzen zuten, baina Julio Zesarren kontsulaldian 900 izatera iritsi ziren, guztiak magistratu ohiak. Senatariak biziartekoak ziren. Senatua zaharren kontseilua zen eta agintaritza politiko iraunkorra zuen. Teorian, horien eginkizuna magistratuei aholkua ematea,...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Errepublika: erakundeak eta Mediterraneoko hedapena" »