Eleberri historikoa: ezaugarriak, jatorria eta euskarazko egileak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,59 KB

Laburpena

Testuak eleberri historikoaren ezaugarriak azaltzen ditu: gertakari historikoetan oinarritutako fikzio-kontakizunak diren neurrian, non pertsonaiak, lekuak eta gertaerak historikoak diren baina ekintza asko asmatuak. Jatorria XIX. mendeko Erromantizismoan kokatzen du, Walter Scott idazlearekin, eta Europa osoan izan duen hedapena aipatzen du. Azkenik, euskarazko eleberri historikoak eta Toti Martínez de Lezea bezalako egileak laburbiltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Eleberri historikoak gertakari historikoetan oinarritzen dira, baina ekintza asko fikziozkoak dira.
  • Kontalaria orojakilea izan ohi da.
  • Genero hau XIX. mendearen hasieran sortu zen, Erromantizismoaren garaian.
  • Walter Scott eskoziar idazlea izan zen sortzailea; Erdi Aroan kokatu zituen eleberriak.
  • Lehen eleberri historiko euskaraz Auñemendiko lorea izan zen, Txomin Agirrerena.
  • Toti Martínez de Lezea Gasteizen jaio zen 1949an eta eleberri historiko ugari idatzi ditu.

Frogatu zeure burua

Eleberri Historikoa: Ezaugarriak

Gertakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri moduan egituratuak eta fikziozko elementu ugari dituztenak. Abiapuntua iraganean benetan gertatutako gertakari historikoak dira, baina haien inguruko ekintza asko asmatuak dira.

Ezaugarri nagusiak:

  • Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa daukate.
  • Kontalaria orojakile izan ohi da, hots, den-dena daki.
  • Askotan, protagonista heroia edo pertsona jasoa izaten da.
  • Oso garrantzitsua da berreraikuntza arkeologikoa.
  • Fikziozko gertakariak kontatzen dira.

Sorrera eta Bilakaera

XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura-genero hau, Erromantizismoaren garaian. Eleberrigile historikoek aspaldiko garai haietan girotu zuten beren garaiko gizartearen kritika. Sortzailea Walter Scott eskoziar idazlea izan zen. Bere eleberri historikoak Erdi Aroan kokatu zituen: Waverly, Rob Roy, Ivanhoe... Scotten eragina Mendebalde osoan hedatu zen eta eleberri historikoaren garapena ekarri zuen. Aipatzekoak dira, besteak beste: James Fenimore Cooper (Azken mohikanoa), Victor Hugo (Parisko Andre Maria), Alessandro Manzoni (Ezkongaiak) eta Leon Tolstoi (Gerra eta Bakea).

Eleberri Historikoak Euskaraz

Lehen eleberri historikoa Auñemendiko lorea izan zen, Txomin Agirre idazlearena. Joanak joan Pierre Topet Etxahun zuberotar poetaren bizitzan oinarrituta dago, Jon Etxaidek idatzia.

Gaur Egun

Azken hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan du eleberri historikoak mundu osoan. Euskaraz ere nabari da joera hori, lan berri ugari kaleratu dira; esaterako: Patxi Zabaletaren Errolanen herria, Putzuren Zillardegi, Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola... Gaur egun gailendu den idazle bat Toti Martínez de Lezea da.

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea Gasteizen jaio zen, 1949an. Bi antzerki-talde eratu zituen. Idazten segituan hasi zen, baina aurretik, ETBrako eta Eusko Jaurlaritzako mila saio baino gehiago idatzi eta zuzendu zituen. 1998an Juduen kalea izeneko liburua argitaratu zuen eta horren ondoren beste batzuk: Antsoren dorreak, Kattalin, Gerrako jauna, Abadesa... Gehienak eleberri historikoak dira eta hainbat sari lortu ditu haiei esker.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da eleberri historikoa?

Gertakari historikoei buruzko kontakizuna da, eleberri moduan egituratua eta fikziozko elementu ugari dituena. Abiapuntua iraganean benetan gertatutako gertakariak dira.

Nork sortu zuen eleberri historikoa?

Walter Scott eskoziar idazleak sortu zuen, XIX. mendearen hasieran. Bere eleberri historikoak Erdi Aroan kokatu zituen.

Zein da lehen eleberri historiko euskarazkoa?

Auñemendiko lorea, Txomin Agirre idazlearena. Joanak joan Pierre Topet Etxahun poetaren bizitzan oinarritzen da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da eleberri historikoaren oinarria?
2. Nolakoa izan ohi da kontalaria eleberri historikoetan?
3. Noiz sortu zen eleberri historikoa?
4. Nor izan zen eleberri historikoaren sortzailea?
5. Zein eleberri idatzi zuen Toti Martínez de Lezeak 1998an?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.